Urteroko oroimen eta sari banaketa ekitaldia egin du Ertzaintzak Arkautin, Eusko Jaurlaritzako agintarien parte hartzearekin. Duela bi urteko kronikatik aurtengora auziek edota gaiek berdintsuak izaten segitzen badute ere, nabarmena da begiratzeko moduak nola aldatu diren.
ETAk hildako ertzainei omenaldia egiten diete Gasteizko Arkautin urtero, ekain hasiera honetan beti, ikasturtearen amaieran, eta hainbat domina banatzen dituzte txapel eta jantzi gorriak nagusi diren ekitaldi instituzionalean. Lehenbiziko aldia zuen Imanol Pradalesek Eusko Jaurlaritzako lehendakari karguan. Diskurtsoan, zaharrak berri Iñigo Urkulluren lehendakari alditik hona: “Euskadiren historia oroitu egin behar dugu egunero, nola ETA talde terroristak bahiketak, estortsioak eta hilketak egiten zituen, eta oroitu behar dugu non zegoen norbera halako gertakari ilunak gertatzen zirenean”.
Soil-soilik Ertzaintzaren “balioetan” ipini du fokua Pradalesek. “Kemena, konpromisoa, eskuzabaltasuna eta talde lana” nabarmendu ditu. Urkulluk ere lau horiek eta antzerakoak aipatu ohi zituen urtero, baina, 2023an bederen, bistakoa zen Ertzaintzaren etxe barruan gauzak ez zihoazela oso ongi: orduko kronikan irakur daitekeen moduan, Urkulluk ulertzera eman zuen “ertzain izatearen arrazoiak” aldatu egin zirela, eta agian ez zirela “Ertzaintzaren balioak” betetzen ari.
Soldata igoerarekin tematutako ertzain errebeldeak
Ertzainas en lucha edo Ertzainak Borrokan talde “asindikala” indartsu ari zen 2023an Jaurlaritzaren eta ohiko sindikatuen jarduna oztopatzen. Orain, Jaurlaritzak onartu duenean ertzainek hilero 350 euro gehiago kobratuko dituztela, eta 800 agente gehiago kontratatuko direla, berez deseginda dago baina ez da erabat isildu bere burua “apolitikotzat” jotzen zuen talde hori; Ertzainas en lucha-ren sare sozialetan ezer gutxi ikusten da konnotazio arrazista duten mezuez haragokorik.
Hala ere, gobernuari presio moduan, adierazi dute oraindik ez daudela oso kontent duten soldatarekin: urtean 13.200 euro gehiago eskatzen zituzten eta motz geratzen zaie agente denei igo zaizkien 4.200 euroak. Herritar xumeek ez ezik, zeren herritarren iritziak gauza hauetan ez baitu ezertarako balio, Jaurlaritzak ere pentsatzen zuen astakeria hutsa zela eskaera hori; 2023ko uda aurreko pleno batean, Urkulluk iradoki zuen herritarren batez bestekoa baino 10.000 euro gehiago kobratzen zituztela ertzainek. Eta, horrez gainera, Ertzaintzako hitzarmena ez zegoela aspalditik izoztuta, ustezko apolitikoek zioten moduan: 2013tik 2023ra soldatak %17 igo zirela oroitarazi zuen Jaurlaritzak.
Gauzak horrelaxe zeuden duela bi urte: tranbiaren zirkulazioa mozten zuten ertzain “asindikalek”, hatz bakar bat ere mugitzeko asmorik ez zuten agenteen presentzian; ertzain horiei “izapide informatiboak” ireki –isunik ez, alegia– eta “Jaurlaritza gure kontra dago” aldarrikatzen zuten han eta hemen, komunikabide jakin batzuk bozgorailu gisa hartu eta kritikoak ziren kazetariak kaleratzea eskatuta; manifestazioak egin eta Bilboko errepideak –eta ez espaloiak, behar den moduan– hartzen zituzten aldian-aldian; eta, oro har, boikotak eta mehatxuak egiten zituzten.
Euskal Herritik abiatu behar zuen Frantziako Tourrak 2023ko udan, eta hilabeteak eman zituzten ertzainek boikotarekin mehatxatzen; datak gerturatu ahala, joan ziren mezuak baretzen. Begira zertan diren gauzak 2025eko ekainean, lehendakariaren figura berriarekin: Pradalesek beren-beregi zoriondu ditu txirrindularitza probaren antolakuntzan aritu ziren ertzain guztiak, eta arduraduna dominaz omendu dute.
Etxe barruko “arazoak”, orain esporadiko
Tenperatura hartzeko neurgailu interesgarria izaten da Ertzaintzako buruaren Arkautiko ekitaldiko hitzak entzutea. Urkulluk airean ipini zuenean ea Ertzaintzaren balioak betetzen ari ziren, ertzain “asindikal eta apolitikoak” jo eta su ari zirelako oztopoak ipintzen, Ertzaintzako buru Josu Bujandak zera esan zuen: “Lehen, gure polizia eredua aldatzeko arrisku hura kanpotik zetorren. Orain etxe barruan daukagu eta argi ibili behar gara, gure polizia eredua mantendu nahi badugu”.
Hortxe utzi zuen gogoeta. Edo enkargua. Bi urte geroago, 2025eko ekainean, ez dio egungo ertzain taldeari errekadurik bota; Ertzaintzaren “akatsak” zerbait esporadiko gisa definitu ditu: “Izan daiteke kasuren bat, indibidualki, ez ondo egin izana, baina orokorki Ertzaintzak beti defendatu eta bermatu ditu gizartearen eskubideak”.
Azken bi urteotan egon dira prentsara salto egin duten kasu esanguratsu batzuk: jatorri boliviarra duen Silvia getxoztarrak salaturiko tortura poliziala, Tolosako Inauterietan begian pilotakada jaso zuen Ioar gaztearen kasua, iaz Martxoaren 3ko Gasteizko manifestazioan egindako esku hartzea, pilotakada jaso zuen Realeko zale Amaya Zabarteren gertakaria eta ordura arteko horrek nola zipriztindu zuen Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina, eta Irunen gauez herritar bati egindako erasoaren bideoa, besteak beste.
Euskarazko arreta?
Joan den abenduan, herritarren defendatzaile den Arartekoak kargu hartu zion Ertzaintzari. Donostiako bi herritarrek gertakari batengatik ipinitako kexaren harira, Arartekoak ohartarazi zion Ertzaintzari euskarazko arreta bermatzeko betebeharra duela, “bereziki testuinguru publikoetan”, eta ez dela beti konplitzen.
Ostegun honetatik aitzina, Ertzaintzan eta Udaltzaingoan sartzeko lan eskaintza publikoko azterketak egingo dituzte Barakaldoko BECen. Guztira, Naiz-ek emandako informazioaren arabera, 4.800 pertsonak baino gehiagok eman dute izena 473 ertzain eta 177 udaltzain lanpostuetarako. Izena eman dutenen artean 3.100 inguru dira gizonak, eta 1.700 emakumeak.
Arreta ematen du euskara egiaztapenari buruzko datuak: lan eskaintzara apuntatu diren 4.800 herritarren erdiak dauka B2 maila euskaran, %12k baino gutxiagok C1 edo EGA maila, eta %0,11k C2. Hortaz, hamarretik seik badu tankerako agiririk; beste era batera esanda, %38ak ez dauka euskara egiaztapena B2 maila edo goragokoa.
Ertzain talde bat bi gazte jipoitzen ileapaindegi batean. Lokal barrura sartu dituzte, San Frantzisko kaleko segurtasun kamerek polizia gehiegikeriak filmatu ez ditzaten, baina seguruenik ez zuten espero negozio horrek ere segurtasun kamera zuenik. Bilboko Kontseilu... [+]
Ikerketa urtarrilean abiatu zuen Ertzaintzak, biktimetako batek Gizarte Segurantzan laguntza eskatu ostean. Nahiz eta egunero hamar ordu baino gehiagoz lan egin "ez zuen nahikoa baliabiderik, ezta jateko ere". Ondorioz, zuntz optikoa instalatzen zuen enpresa bateko burua... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du litekeena dela "ertzainen baten jokabide desegokiaren" ondorioz zauritu izana gizona. Pertsona horrek salaketa jarri zuen eta Ertzaintzaren barne ikerketa batek baieztatu du foam jaurtigailu baten inpaktua jaso zuela.
Mariaren Bihotza plazan egingo dute elkarretaratzea, 18:30ean, ertzainek erasotako pertsonei elkartasuna adierazteko eta inpunitate polizialari ezetz esateko.
Poliziaren indarkeria erregistratzen ditu Donostiako Txago kolektiboak. Berriki 2024 urteko Karrikaratu txostena aurkeztu du, zeinean jasotzen diren Poliziaren indarkeria formak, estrategiak, ezaugarri nagusiak, edo jo puntuan dituzten herritarren tipologia. 156 esku hartze... [+]
Espainiako Estatu mailan, behera egin dute bai ezarritako babes-neurriek bai aurkeztutako eskaerek.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.
"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren senar Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]
Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.
Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]
Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.
Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]
ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]
49 urte eta gero Espainiako Poliziak Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedralean eraildako bost langileak oroitu dituzte beste behin astelehen arratsaldean. Milaka pertsona batu dira Zaramagatik abiatutako eta katedralean amaitutako manifestazioan. Manifestari guztiek ez dute... [+]