Bertan behera utzi dute Donostiako surf txapelketa bat, israeldarren parte hartzea dela eta

  • Hamabost urte inguruko lau surflari israeldarren parte hartzea zela eta, hainbat eragilek protesta egin eta Groseko Surf Indarrak elkarteak lehiaketan ez parte hartzea erabaki du. Waxdayz jaialdiaren antolatzaileek ere surflari israeldarrak kaleratzea eskatu die WSL World Surf League erakundeari. Surflari israeldarrak kaleratu beharrean, txapelketa bertan behera uztea erabaki dute.


2025eko ekainaren 04an - 15:49
Azken eguneraketa: 2025-06-05 17:56
WSL

Azken asteetan sortutako harrabotsaren ostean, Waxdayz jaialdiaren barruan Donostiako Zurriola hondartzan asteburuan egitekoa zen Junior Pro mailako nazioarteko surf txapelketa bertan behera utzi dute. Horren arrazoia, honako hau: hamabost urte inguruko lau surflari israeldar lehiatzekoak ziren txapelketan, eta horrek hainbat eragileren protestak eragin ditu, baita Groseko Surf Indarrak jaialdian ez parte hartzea erabakitzea ere.

"Palestinako herria jasaten ari den genozidioa onartezina eta jasanezina egiten zaigu eta gure esku dagoen gutxia egin nahi dugu egoera salatzeko. Ez dugu begi onez ikusten israeldarrek normaltasun osoz parte hartzea gure hondartzan ospatuko den txapelketa batean. Txapelketatik aparte geratzea nahi dugu, palestinar herriarekiko elkartasun keinu moduan", adierazi du Groseko Surf Indarrak asteazken goizean kaleratutako ohar batean. 

Jaialdiak jakinarazi du antolatzaileek WSLri exijitu diotela israeldar surflariek ez dezatela parte hartu txapelketan, baina azken horrek erantzun du lehiaketa bertan behera utzi duela, antolatzaileek proposatutako eskaerei "ezin dielako erantzun". Halere, antolatzaileek adierazi dute asteburuan egitekoa den jaialdiko beste ekitaldiekin aurrera jarraituko dutela: "Waxdayz jaialdia oraindik martxan da, eta espero dugu zuek guztiok Saguesen ikustea" eta beste ekitaldietan parte hartu behar duten gainerako kirolariek "asteburu ona izan eta surf kulturaz gozatu ahal izan dezaten". 

Eragileen salaketak eta deialdiak

Surflari israeldarren parte hartzeak hainbat eragileren protestak ekarri ditu azken egunetan. Esaterako, Palestinarekin Elkartasuna plataformak eta BDZ taldeak mobilizazioa antolatu dute ostiral arratsalderako, Saguesen. Salatu dute eliteko kirolari israeldarrak "eroso" darabiltzatela munduan barrena, "ezer gertatu ez balitz bezala": "Bitartean, palestinarrek ezin dute lehiaketa internazionaletan parte hartu eta telebistaz emandako garbiketa etniko baten helburu dira".

Gainera, BDZ "Israeli boikota egiteko helburua duen taldea" izanik, beste hainbat kirol edo esparrutan antolakunde sionistaren aurka eginiko beste hainbat ekintza ere aipatu dituzte: esaterako, Palestinarekin Elkartasunarekin batera egin zen Maccabi Tel Aviv saskibaloi taldearen aurkakoa. Boikot honen xedea "Israelek bere burua betikotzeko erabiltzen dituen egituren normalizazioa" ekiditea da, BDZren arabera. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


2025-06-04 | Itxaro Borda
Begi zabal itxiak

“Hauxe titulu bitxia” erranen du aspaldian leitzen nauen ARGIAko irakurleak. Jakingo du halaber Stanley Kubrick zinegilearen azken filmaren zale amorratua naizela. Horrek hura esplika dezake. Funtsean, begiak zabal itxita begiratzen diogu munduari, bereziki Gazako... [+]


2025-06-04 | Caitlin Johnstone
Analisia
Baliteke arratoiak genozidioaren itsasontzitik alde egiten hasi izana

Urtebete eta erdiz sarraski genozidak gauzatu ondoren, Erresuma Batuko zenbait hedabidetako kontseilu editorialek hitza hartu dute, bat-batean, Israel Gazan egiten den sarraskiaren aurka. Establishmenteko gizatxar mediatikoek aldaketa usaina hartu diote haizeari.


Israelek janaria jasotzera joaten diren palestinarrak hiltzen jarraitzen du: 27 hil ditu asteartean, eta 90 zauritu

Gazako Osasun Ministerioaren arabera, AEBek eta Israelek kontrolatzen dituzten laguntza humanitario banatzeko zentroetan 102 palestinar hil dituzte azken zortzi egunetan: "Gerra krimen beldurgarria da, nahita egindakoa eta behin eta berriz errepikatutakoa". Erasoa... [+]


Israeldarren %82 daude Gazako biztanleak bortxaz kanporatzearen alde, inkesta baten arabera

%56k, gainera, bortxazko kanporatze hori "are gehiago zabaltzearen alde" daude: horien esanetan, 1948an Israelek okupatutako lurretan ez litzateke arabiarrik bizi beharko.


2025-06-02 | Ahotsa.info
Israelgo enpresekin dituen kontratuak bertan behera uzteko eskatu diote Nafarroako Gobernuari

5.000 lagun inguru bildu dira Yala Nafarroak eta BDZk igande honetan Iruñean deitu duten manifestazioan, Israelekin harremanak haustea eskatzeko. Halaber, erregimen sionistarekin edo Israelgo enpresekin interesak eta negozioak mantentzen dituzten Nafarroako enpresen eta... [+]


Israelek 31 lagun hil ditu Gaza hegoaldean, laguntza humanitarioa banatzen ari ziren zentro batean

Israelgo armadako tankeak eta droneak zentrora bertaratzen ari ziren palestinarrei eraso egiten hasi dira, eta 31 lagun hil eta 115 zauritu dituzte. Israelek AEBek proposatutako su-etena onartu ostean, Hamasek zenbait baldintza gehitzea eskatu du: su eten iraunkorra... [+]


Palestinako egunerokotasun odoltsua irudikatu dute ehunka pertsonek Alderdi Ederren

Gernika-Palestina herri ekimenak antolatuta, Palestinako egunerokotasun odoltsua irudikatu dute gaur eguerdian Alderdi Ederren. Gorputzak goitik behera izara zuriz estalita, lurrean etzan dira ehunka lagun, Palestinan egunero bizi duten egoera lazgarriari erreferentzia eginaz.


2025-06-02 | Behe Banda
barra warroak
Politikoa ez den poesia idazteko

Zein da otordu egoki baten proportzioa. Nondik dator egunero ahora eramaten dudan ogia. Zergatik ez dut goserik. Nork erabakitzen du zu ez zarela ni, gu ez garela berdinak. Nola egiten da janaria. Non altxatzen dira dorre garaiak eta non harresi mortalak. Nork jaten du eskuekin... [+]


Hamasen buruzagia hil du Israelek, Netanyahuk baieztatu duenez

Mohamed Sinwar Gazako Hamaseko burua hilik agertu da, Israelgo armadak Gazan egindako bonbardaketa batean. Hamasek oraindik ez du baieztatu Sinwarren heriotza.


Hiru palestinar hil ditu Israelek, laguntza humanitarioa banatzen ari zitzaien bitartean

Israelek AEBetako enpresa bati eman dio laguntza humanitarioa banatzeko ardura, eta NBEk salatu du laguntza banaketako irudiak “oso larriak” direla. Israelek defendatu egin du banaketa sistema. Jakinarazi dute asteazkenean ez dutela laguntza humanitariorik... [+]


2025-05-28 | June Fernández
Meloi saltzailea
Ezin dut gaia aldatu

Bilboko hooligan inbasioari buruz idatz nezakeen, baina herri txiki batean bizi naiz ni eta ez dut sufritu. Euskaraldiari buruz idatz nezakeen, eskerrak emateko euskarari bizkarra ez ematen lagundu gaituzuenoi, baina ez da hori gorputzak eskatzen didana.

Egunak daramatzat gai... [+]


Mikel Ayestaran, kazetaria Ekialde Hurbilean
“Palestinako Estatua fikzioa da, bakea bezalaxe”

Ekialde Hurbila lehen aldiz zapaldu eta bi hamarkadatara, Gazaren historia eta bertako istorioak dakartza Mikel Ayestaranek (Beasain, Gipuzkoa, 1975) bere azken liburuan: Historias de Gaza. La vida entre guerras (Gazako kontakizunak. Gerra arteko bizitza) (Península,... [+]


Israelek 30 palestinar bizirik erre ditu Gazako eskola batean, eta gosetea areagotzen ari da zerrendan

Maiatzaren hasieran zerrendaren aurkako oldarraldia "gogortuko" zuela iragarri ondoren, esandako berresten ari da Israel: azken 224 orduetan 50 lagun hil ditu. Gainera, Gazan bizi diren 2,5 milioi palestinarrek pairatzen duten gosetea areagotzen ari da azken asteetan... [+]


Nazioarteko aktibisten martxa egingo dute Egipto eta Gaza arteko mugara, euskal herritarrak tartean

Ekainaren 13an hasita 50 kilometroko martxa egingo dute hiru egunez Egiptoko Sinaiko basamortuan barrena Rafahko pasabidera arte, Gazako muga irekitzea eta genozidioa gelditzea exijitzeko. Momentuz munduko 32 estatutako 1.000 pertsona inguruk eman dute izena, horien artean... [+]


Eguneraketa berriak daude