Ertzaintzak herritar bati Irunen egindako erasoak haserrea eragin du

  • Ostiral goizean sare sozialetan zabaldutako bideo batean ikus daiteke nola pertsona bat eztabaidan ari den udaltzain eta ertzain talde batekin. Une batean, ertzainetako batek zartako indartsu batekin lurrera bota du, eta ondoren, lurrean utzita joan dira. Bideoa Irungo San Migel auzoan grabatua da, ARGIAk baieztatu duenez. Ertzaintzarekin hitz egin du ARGIAk.


2024ko maiatzaren 10ean - 11:00
Azken eguneraketa: 12:42
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Ostiral goizean zabaldutako bideo batean ikus daiteke ertzain batek pertsona bati nola egiten dion eraso. Inor grabatzen ari zela ohartu gabe emandako kolpe gogor batekin lurrera bota du herritarra, "isil zaitez behingoz!" oihu egiten dion bitartean, gaztelaniaz ("¡Cállate ya, coño!"). Naizek informatu duenez udaleko iturriak aipatuz, bideoa "duela zenbait hilabetekoa" da.

Segundo gutxian, bertan zeuden hamar bat udaltzain eta ertzainek alde egin dute autoetan; pertsona hori lurrean botata utzi dute.

ARGIA harremanetan jarri da Irungo Ertzaintzaren bulegoarekin eta adierazi diote ez dutela adierazpenik egingo, bideoa aztertzen ari direlako. "Ez dakigu bideoa ez noizkoa den ez zer gertatu den, beraz, ez dugu adierazpenik egingo gauzak argitu arte", adierazi diote.

Irungo Udaltzaingoarekin ere harremanetan jarri gara eta ez dute adierazpenik egin.

Nazioarteko Human Rights Fundation-ek adierazi du gertaerak EAEko fiskaltzan salatzea aztertzen ari dela.


Polizia gehiegikeriak kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 11
Ertzaintzak herritar bat pistolaz apuntatu du eta lekukoak mehatxatu ditu
LEKUKOTASUNA | “Poliziak auzoan darabilen biolentziarekin nazkatuta nago”

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.