Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.
Joan den larunbatean, martxoaren 22an, 41 urte bete ziren Pasaiako badian Espainiako Poliziak lau gazte hil zituenetik sarekada batean. Komando Autonomo Antikapitalistetako kideak ziren Dionisio Aizpuru, Pedro Mari Isart, Jose Mari Izura eta Rafael Delas.
Lau hamarkadaren ondoren, Eusko Jaurlaritzak estatuaren biktima gisa aitortu ditu, besteren artean zera argudiatuta: "Autopsiak hortxe daude; lau gazte zuloz josita, eta frogarik ez dago lau gazteek armak erabili zituztela esateko –kontakizun ofizialak hala dio, bi aldeen arteko tiroketa egon zela–; polizia-agintariek behin eta berriz uko egin diote esateari nortzuek agindu edo parte hartu zuten gertakari haietan". Era berean, Jaurlaritzaren txosten horrek dio hildako lau gazteen ikerketa "eskasa" izan zela, "informazioa berandutu, oztopatu eta ezkutatu" zela, eta, hortaz, "ikerketa judiziala bultzatzeko jarrera proaktiborik" ez dela sekula egon.
Bestalde, aste berean, Rosa Zarraren heriotzatik 30 urte beteko direnean ekainean, Jaurlaritzak kontu berriak ezagutarazi ditu: Ertzaintzaren pilotakadaz hil zen Zarra, orain arte Ertzaintzak uko egin izan badio ere bertsio horri. Jaurlaritzaren orduko Segurtasun sailburu Juan Mari Atutxak zioen Zarrak berak zuen gaixotasunaren ondorioz hil zela.
Gertaerak ekainaren 22an hasi ziren. Hilabete eta erdi lehenago ETAk José María Aldaya enpresaria baitu zuen, eta hori salatzeko bilkura zegoen Donostiako Amara Berri auzoan, astero moduan, Usoaren plazan. Ekainaren 21ean, Joxi Lasa eta Joxean Zabalaren gorpuak iritsi ziren Tolosara, eta ehorzketaren unean Ertzaintzak gogor kargatu zuen han bildutakoen kontra; hura salatzeko, hurrengo egunean protesta antolatu zuen ezker abertzaleak, Donostiako Amara Berriko Usoaren plazan. Hortaz, leku berean, bi manifestazio zeuden deituta.
Kargak egon ziren Ertzaintzarekin, eta Rosa Zarrak pilotakada bat jaso zuen sabelean. Ospitalean ikusi zuten ubeldua zuela sabelean, baina "ezertxo ere" ikusi ez ziotenez, etxera bidali zuten. Ekainaren 25ean berriz ospitaleratu zuten eta ebakuntza egin zioten. Orduan ikusi zuten heste lodia geldirik zuela eta infekzio bat zabalduta. Zaintza intentsiboetan sartu eta ekainaren 30ean hil zen, 58 urterekin.
Bertsioak kontrajarri zituen Jaurlaritzaren orduko Segurtasun Sailak, baliatuta argitara eman zela Zarrak giltzurruneko transplante bat izan zuela lehenago. Epaileak irailean artxibatu egin zuen auzia, familiarentzat oso mingarria izan zen ondorioarekin: “Kolperik gabe ere berdin hil zitekeen zortzi egunen buruan”. Juan Mari Atutxa sailburuak ere bat egin zuen epailearen balorazioarekin.
Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]
“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]
Arrazekeriaren aurkako eragilearen arabera, pertsona baten aurka piperbeltz espraia erabili du Poliziak, eta hainbat lagun identifikatu dituzte. Foruzaingoak eta Udaltzaingoak baieztatu dute pertsona bat atxilotu dutela, "ez laguntzeagatik eta aurre egiteagatik".
Kasuan "inpunitatea gailendu ez dadin" egingo du lan, "Poliziaren berezko izaera salatzearekin batera". Hiru aldarri zehatz egin ditu: foam balak eta jaurtigaiak debekatzea, polizien identifikagarritasuna bermatzea, eta brigada mugikorraren desegitea.
17 urteko gazteari tiro egin zion Frantziako poliziak bere nahia bete du, eta Ipar Euskal Herrira ekarri dute lanera. Polizia gehiegikeriaren ondorioz hildako Merzouken kasuak mobilizazio eta protesta ugari eragin zituen Frantziako Estatuan.
Apirilean gertatu zen, Etxarri II gaztetxearen desalojoan, eta tiroaren ondorioz barrabila galdu zuen Iker Aranak. Aranak berak emandako materialetik identifikatu dute ertzaina.
Rosa Zarraren hilketaren 30. urteurrena da ekainaren 30ean. Ekainaren 29an, biolentzia polizialaren biktimaren omenaldian, hainbat eskakizun egin zituen Egiari Zor fundazioak. Zarraren familiak Juan Mari Atutxa Segurtasun sailburu ohiari barkamena eskatzea galdegin dio.
Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]
Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]
‘Sanfermines de 1978. Los victimarios’ liburua kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak. German Rodriguezen heriotzaren erantzule eta arduradunak biltzen ditu.
Bilboko hooligan inbasioari buruz idatz nezakeen, baina herri txiki batean bizi naiz ni eta ez dut sufritu. Euskaraldiari buruz idatz nezakeen, eskerrak emateko euskarari bizkarra ez ematen lagundu gaituzuenoi, baina ez da hori gorputzak eskatzen didana.
Egunak daramatzat gai... [+]
2023ko abuztuan, Bilboko Kale Nagusian, saltzaile ibiltari baten defentsan Poliziari aurre egin zion emakumeari hiru urteko espetxe zigorra eskatzen dio udaltzain batek. Bideo batek Poliziaren kontakizuna ezbaian jartzen du.
Ertzain talde bat bi gazte jipoitzen ileapaindegi batean. Lokal barrura sartu dituzte, San Frantzisko kaleko segurtasun kamerek polizia gehiegikeriak filmatu ez ditzaten, baina seguruenik ez zuten espero negozio horrek ere segurtasun kamera zuenik. Bilboko Kontseilu... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du litekeena dela "ertzainen baten jokabide desegokiaren" ondorioz zauritu izana gizona. Pertsona horrek salaketa jarri zuen eta Ertzaintzaren barne ikerketa batek baieztatu du foam jaurtigailu baten inpaktua jaso zuela.
Mariaren Bihotza plazan egingo dute elkarretaratzea, 18:30ean, ertzainek erasotako pertsonei elkartasuna adierazteko eta inpunitate polizialari ezetz esateko.