Jaurlaritzaren arabera, jarrera "estu", "irrealista" eta "arduragabea" dute protestan ari diren ertzainek. Negoziazio mahaira itzultzeko eskatu zien ostiralean sailaren arduradun Josu Erkorekak, sindikatuak mahaitik altxatu eta gobernuari negoziatzeko "borondate falta" kritikatu ondoren.
Eusko Legebiltzarraren ataritik abiatu dute manifestazioa 10:00etan, Ajuria Eneatik igaro eta Lehendakaritzan amaitu dute protesta, bertan baitaude bilduta gobernuko arduradunak, asteroko bileran. Euskadi Irratiaren arabera, mila ertzain baino gehiago irten dira protestan Erne, Esan, Euspel eta Sipe sindikatuek eta Ertzainak Borrokan mugimendu asindikalak bat eginda egindako deialdian; El Correo egunkariak esan duenez, 2.500 kide baino gehiago elkartu dira.
Gizonezkoen txirrindularitza proba nagusia den Frantziako Tourra aste honen amaieran igaroko da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik; larunbatean hasiko da Bilbon, igandean Gasteiztik pasako da eta astelehenean Donostiatik. Tourraren astean sartuta, beraz, Ertzaintzako burua den Josu Bujandak trafiko arazoei, mozketei, moldaketei eta egokitzapenei hitz egin du oro har, astearte goizean, Euskadi Irratian eta ETB1en egin dioten elkarrizketa banatan.
Telebistan, galdetu ere ez diote egin minutu gutxi barru hastekoa zen ertzainen manifestazioari buruz, eta irratian, galdetu eta tematu arren –besteak beste, ertzainen haserrea eragin zuen bere adierazpenen inguruan galdetu zaio; Ertzaintzak "etxe barruan arazoak dituela" aitortu zuen– nahiago izan du kalifikaziorik ez egin, Erkoreka sailburuak ez bezalaxe. Joan den ostiralean eseri ziren sindikatuak eta Jaurlaritzako arduradunak negoziatzeko asmotan, baina altxa egin ziren mahaitik: Erkorekak presazko agerraldia deitu zuen eta komunikabideen aurrera aterata azpimarratu zuen "soldata igoera linealari buruz soilik" nahi zutela hitz egin sindikatuek, eta ez zela posible, ezta egokia ere. Jarrera "estu", "arduragabe" eta "irrealista" izatea leporatu zien sindikatuei.
Protestan ari diren sindikatuek bat eginik jarraituko dute protestan, baina argi diote Tourra ez dutela "kaltetuko", ez dutela sabotajerik edo antzekorik egingo. Hurrengo manifestazioa ostegunean egingo dute, Bilbon, txirrindularitza taldeen aurkezpen ekitaldia egingo dutenean eta jendea erakartzeko hainbat ekintza antolatu dituztenean.
3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".
Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, hainbat pertsonen arteko borroka bat zela eta bertaratu dira larunbat gauean ertzainak Ordiziara (Gipuzkoa), eta liskarrak izan dira. Bi ertzain ospitaleratu dituzte: bat lepauztaia apurtuta eta masailean ukabilkada bat jasota;... [+]
Apirilean gertatu zen, Etxarri II gaztetxearen desalojoan, eta tiroaren ondorioz barrabila galdu zuen Iker Aranak. Aranak berak emandako materialetik identifikatu dute ertzaina.
Rosa Zarraren hilketaren 30. urteurrena da ekainaren 30ean. Ekainaren 29an, biolentzia polizialaren biktimaren omenaldian, hainbat eskakizun egin zituen Egiari Zor fundazioak. Zarraren familiak Juan Mari Atutxa Segurtasun sailburu ohiari barkamena eskatzea galdegin dio.
Xabier Lertxundi alkateak adierazi du istiluak leku eta ordu ezberdinetan gertatu direla, eta haien artean ea loturarik dagoen ikertzen ari dira. Udaltzaingoak laguntza eskatu dio Ertzaintzari 03:30 aldera, eta haiek oldartzean hainbat lagun zauritu dituzte. Segurtasun Sailak... [+]
Erasoa Bilboko kale horretako ile apaindegi batean egin zuten maiatzean. Erasoa grabatua izan zen eta auzokideek salatu zuten.
Emaitza positiboa eman zuen iragan abuztuan egindako testak, baina Polizia Zientifikoaren laborategira bidali baino lehen Ondarroako komisariatik desagertu zen frogen poltsa.
Urteroko oroimen eta sari banaketa ekitaldia egin du Ertzaintzak Arkautin, Eusko Jaurlaritzako agintarien parte hartzearekin. Duela bi urteko kronikatik aurtengora auziek edota gaiek berdintsuak izaten segitzen badute ere, nabarmena da begiratzeko moduak nola aldatu diren.
Ertzain talde bat bi gazte jipoitzen ileapaindegi batean. Lokal barrura sartu dituzte, San Frantzisko kaleko segurtasun kamerek polizia gehiegikeriak filmatu ez ditzaten, baina seguruenik ez zuten espero negozio horrek ere segurtasun kamera zuenik. Bilboko Kontseilu... [+]
Ikerketa urtarrilean abiatu zuen Ertzaintzak, biktimetako batek Gizarte Segurantzan laguntza eskatu ostean. Nahiz eta egunero hamar ordu baino gehiagoz lan egin "ez zuen nahikoa baliabiderik, ezta jateko ere". Ondorioz, zuntz optikoa instalatzen zuen enpresa bateko burua... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du litekeena dela "ertzainen baten jokabide desegokiaren" ondorioz zauritu izana gizona. Pertsona horrek salaketa jarri zuen eta Ertzaintzaren barne ikerketa batek baieztatu du foam jaurtigailu baten inpaktua jaso zuela.
Mariaren Bihotza plazan egingo dute elkarretaratzea, 18:30ean, ertzainek erasotako pertsonei elkartasuna adierazteko eta inpunitate polizialari ezetz esateko.
Poliziaren indarkeria erregistratzen ditu Donostiako Txago kolektiboak. Berriki 2024 urteko Karrikaratu txostena aurkeztu du, zeinean jasotzen diren Poliziaren indarkeria formak, estrategiak, ezaugarri nagusiak, edo jo puntuan dituzten herritarren tipologia. 156 esku hartze... [+]
Espainiako Estatu mailan, behera egin dute bai ezarritako babes-neurriek bai aurkeztutako eskaerek.