Epailearen aurrean deklaratu du ertzainek zauritu zuten Amaia Zabarte Realeko zaletuak: “Amorru handiko eguna da”

  • "Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren senar Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean ingresatu zuten. Lurrean zela ostikoa jo zion ertzainak adierazi du "estropezu" egin zuela harekin.

Reale Arenaren inguruan Ertzaintzak kargatu zuen unea. Linas Korta

2025eko apirilaren 07an - 09:24
Azken eguneraketa: 2025-04-08 09:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"13 hilabeteren ondoren, behingoz hitza hartu du Amaiak" adierazi du Joseba Novoak, 2024eko martxoaren 5ean Donostian jokatu zen Real Sociedad eta Paris Saint-Germain futbol taldeen arteko partiduan larri zauritu zen Amaia Zabarteren senarrak. Emazteak epailearen aurrean deklaratu ondoren egin ditu adierazpenak Novoak, eta azaldu du "amorru handiko eguna" dela beretzat: "13 hilabete daramagu azalpenak eskatzen, nire emaztea dozenaka ertzainen aurrean ia hil egin baitzuten".

Donostian jokatu zen futbol partiduan larri zauritu zen Amaia Zabarte, Ertzaintzak norgehiagokaren atarian Reale Arena estadioaren inguruetan egindako oldarraldietan. Polizia agenteen foam jaurtigai batek belarri atzealdean jo ostean, Donostiako ospitaleko zaintza intentsiboko unitatean ingresatu zuten 44 urteko emakumea: buruan jaso zuen kolpearengatik kaskezurra bi lekutan hautsi zitzaion. 2024ko azaroan Naiz hedabideari eskainitako elkarrizketa batean, Zabarteren senarrak, Joseba Novoak, adierazi zuen emazteari "bizi osorako kalteak" eragin dizkiola Ertzaintzaren kargak.

Zabarteren familiak salaketa bat jarri bazuen ere, Ana Isabel Perez Asenjo epaileak maiatzean auzia artxibatzea erabaki zuen, "egile jakinik" ez zegoelako Ertzaintzaren ikerketan. Iazko azaroan, ordea, kasua zabaltzea agindu zuen Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak, argudiatuta auzia artxibatu zenez geroztik agertu ziren bideo eta irudiek "aurrez aurre talka" egiten dutela Ertzaintzak emandako bertsioarekin. Horren harira, astelehen honetan deklaratu du Realeko zaleak epailearen aurrean. Izan ere, 2024ko ekainean Noticias de Gipuzkoa egunkariak bideo bat argitaratu zuen: bertan ikus daiteke Zabarte nola erortzen den bat-batean lurrera, eta gero ertzain batek nola ostikoa jotzen dion.

Hain zuzen, Novoak Radio Euskadi irratian ostiralean egin zituen adierazpenen arabera, emakumeari ostikoa jo zion ertzaina identifikatu dute, eta honek epailearen aurrean deklaratu du "estropezu" egin zuela Zabarteri buruan kolpea jo zion unean. Novoak irratian salatu zuen "onartezina" dela Ertzaintzaren kargen biktimak ezbeharra gertatu eta hamahiru hilabetera deklaratzea lehen aldiz, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari eskatu zion "autokritika" egitea.

Ertzaintzak zauritutako bigarren emakume baten kasua ere zabaldu dute

Zabarte ez zen izan Real Sociedad eta Paris Saint-Germain futbol taldeen arteko partiduaren atarian Ertzaintzak zauritu zuen bakarra: 44 urteko Realeko zalearen kasuarekin batera, Gipuzkoako Probintzia Auzitegia Maria izeneko emakume baten salaketa ere ikertzen ari da, polizia agenteek begian zauritu zutena. Salaketa jarri eta hurrengo egunean kasua artxibatzea erabaki arren, azkenean Mariaren familiak jarritako helegitea onartu zuen Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak, eta auzia berriz zabaltzea ebatzi.

Justizia eskatzeko elkarretaratzea

Bultzada Txuriurdinak elkarretaratze bat egin zuen Reale Arenan kanpoaldean Amaiarentzat justizia lelopean, martxoaren 29an jokatu zen Real Sociedad eta Real Valladolid futbol taldeen arteko partiduaren aurretik. Bertan, Bultzadak salatu zuen Realeko zaleari "bizitza osorako ondorioak" utzi dizkiola Ertzaintzaren oldarraldiak: "[Amaia Zabartek] jasan zuen sufrimendua ez zen soilik fisikoa izan, justiziak jokaldia amaitu nahi izan baitzuen bere kasua artxibatuz".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia gehiegikeriak
Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Iruñeko polizia-etxean hil zen Ndiayeren omenezko plaka kendu dutela salatu dute

“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]


SOS Arrazakeriak salatu du Polizia manteroei oldartu zaiela Iruñean

Arrazekeriaren aurkako eragilearen arabera, pertsona baten aurka piperbeltz espraia erabili du Poliziak, eta hainbat lagun identifikatu dituzte. Foruzaingoak eta Udaltzaingoak baieztatu dute pertsona bat atxilotu dutela, "ez laguntzeagatik eta aurre egiteagatik".


2025-07-10 | Gedar
Justizia Aranarentzat plataforma aurkeztu dute Bilbon, Poliziaren inpunitatearen eta abusuen aurka

Kasuan "inpunitatea gailendu ez dadin" egingo du lan, "Poliziaren berezko izaera salatzearekin batera". Hiru aldarri zehatz egin ditu: foam balak eta jaurtigaiak debekatzea, polizien identifikagarritasuna bermatzea, eta brigada mugikorraren desegitea.


2025-07-02 | ARGIA
Nahel Merzouk tiroz hil zuen Florien M. polizia Euskal Herrira lekualdatu dute

17 urteko gazteari tiro egin zion Frantziako poliziak bere nahia bete du, eta Ipar Euskal Herrira ekarri dute lanera. Polizia gehiegikeriaren ondorioz hildako Merzouken kasuak mobilizazio eta protesta ugari eragin zituen Frantziako Estatuan.


Bilboko gazte bati barrabiletara tiro egin eta ondorioz barrabila galduarazi zion ertzaina identifikatu du Segurtasun Sailak

Apirilean gertatu zen, Etxarri II gaztetxearen desalojoan, eta tiroaren ondorioz barrabila galdu zuen Iker Aranak. Aranak berak emandako materialetik identifikatu dute ertzaina.


Rosa Zarraren familiak Atutxari eskatu dio “barkamena eskatzeko aukera” ez galtzeko

Rosa Zarraren hilketaren 30. urteurrena da ekainaren 30ean. Ekainaren 29an, biolentzia polizialaren biktimaren omenaldian, hainbat eskakizun egin zituen Egiari Zor fundazioak. Zarraren familiak Juan Mari Atutxa Segurtasun sailburu ohiari barkamena eskatzea galdegin dio.


Ehunka herritar elkarretaratu dira Hernanin San Joan gaueko eraso arrazisten kontra

Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]


2025-06-18 | June Fernández
Meloi saltzailea
Harro

Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]


Sabino Cuadra: “Aldez aurretik prestatutako operazioa izan zen 78ko sanferminetakoa”

‘Sanfermines de 1978. Los victimarios’ liburua kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak. German Rodriguezen heriotzaren erantzule eta arduradunak biltzen ditu.


2025-05-28 | June Fernández
Meloi saltzailea
Ezin dut gaia aldatu

Bilboko hooligan inbasioari buruz idatz nezakeen, baina herri txiki batean bizi naiz ni eta ez dut sufritu. Euskaraldiari buruz idatz nezakeen, eskerrak emateko euskarari bizkarra ez ematen lagundu gaituzuenoi, baina ez da hori gorputzak eskatzen didana.

Egunak daramatzat gai... [+]


Hiru urteko kartzela zigorra eskatzen diote emakume bati kaleko saltzaile bat Poliziaren aurrean babesteagatik

2023ko abuztuan, Bilboko Kale Nagusian, saltzaile ibiltari baten defentsan Poliziari aurre egin zion emakumeari hiru urteko espetxe zigorra eskatzen dio udaltzain batek. Bideo batek Poliziaren kontakizuna ezbaian jartzen du.


2025-05-14 | June Fernández
Meloi saltzailea
Vox populi

Ertzain talde bat bi gazte jipoitzen ileapaindegi batean. Lokal barrura sartu dituzte, San Frantzisko kaleko segurtasun kamerek polizia gehiegikeriak filmatu ez ditzaten, baina seguruenik ez zuten espero negozio horrek ere segurtasun kamera zuenik. Bilboko Kontseilu... [+]


2025-05-08 | ARGIA
Etxarri II gaztetxea hustean gizon batek barrabila galtzea “ertzainen baten jokabide desegokiaren” ondorio izan daitekeela onartu du Zupiriak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du litekeena dela "ertzainen baten jokabide desegokiaren" ondorioz zauritu izana gizona. Pertsona horrek salaketa jarri zuen eta Ertzaintzaren barne ikerketa batek baieztatu du foam jaurtigailu baten inpaktua jaso zuela.


2025-05-08 | Gedar
Ostiralean mobilizatzera deitu dute, Bilbon izan den azken eraso polizial arrazista salatzeko

Mariaren Bihotza plazan egingo dute elkarretaratzea, 18:30ean, ertzainek erasotako pertsonei elkartasuna adierazteko eta inpunitate polizialari ezetz esateko.


Eguneraketa berriak daude