Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

  • Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.

Goizeroko buletin bat daukat, 'Goizean argi' deiturikoa. Dohainik harpidetu zaitezke.

2024ko abenduaren 18an - 11:50
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Abenduaren 18an kaleratu duen ohar batean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarren defendatzaile den Arartekoak kargu hartu dio Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari, zera adierazteko, Ertzaintzak euskarazko arreta bermatu behar duela.

Gertakari bat dago horren atzean: Donostiako bi herritarrek ipinitako salaketa. Ez da adierazten noiz gertatua den. Ertzaintzako patruila batek tratu desegokia eman ziela salatu zuten bi herritarrek, eta hala uste du Arartekoak ere. Kexaren arabera, ertzainei behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu zioten bi herritar horiek, eta ez zien kasurik egin. Are gehiago, polizia-furgoi bati deitu zion patruila horrek, eta bost ertzain gehigarriren esku hartzea eragin. Isuna jaso zuten bi herritar horiek, 602 eurokoa.

Arartekoak informazioa eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari, eta ondorioztatu du ertzainen jarrera eta egindako gorputz-arakatzea tratu iraingarritzat har daitezkeela, eta, hortaz, ez lukeela egon behar isuna ipintzeko legezko oinarririk.

Arartekoak, ohar horren bidez ez ezik, Eusko Jaurlaritzari zera adierazi dio: herritarren hizkuntza-eskubideak errespetatu egin behar direla, eta administrazioak betebeharra duela hizkuntza ofizialetan arreta emateko, "bereziki testuinguru publikoetan". Arartekoak esplizituki eskatu du hizkuntza-trebakuntza indartzeko polizia arlo horretan, eskubide-berdintasuna sendotze aldera.


Hizkuntza eskubideak kanalean gehiago
2026ko martxoaren 24
4. eta 5. egunak | KRONIKA
Euskaldunok, desobedientziara kondenatuta?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.