Ertzaintzak Inaxi Zeberio etakidea hil zuen Gernikan: eskuburdinak bizkarrean jarrita, 24 bala-zulo zituen gorpuak

Duela
28
urte

1998ko ekainaren 5ean,

Ertzaintzak Inaxi Zeberio lizartzarra hil zuen Gernikan tirokatuta. ETAren Bizkaia komandoaren aurkako operazio batean Pablo Picasso kaleko etxebizitza bat asaltoz hartu zuen Poliziak. Bertan Zeberio tirokatu zuten.

Juan Mari Atutxa sailburuak esan zuen Zeberio zilegizko defentsan tirokatu zutela agenteek, baina gerora frogatu zen Zeberiok eskuburdinak zeuzkala bizkarrean jarrita eta 24 bala zulo gorpuan.

Patxi Marques eta Iñaki Bilbao etakideak atxilotu egin zituzten, bigarren hau zaurituta, leihotik salto egin ostean.

Biharamunean manifestazioak egin ziren hainbat herritan eta istiluak eta atxiloketak izan ziren.

 Xouse Simal

Iturria:

Ertzaintzak ustezko etakide bat hil eta hamalau pertsona atxilotu ditu (Euskaldunon Egunkaria, 1998ko ekainak 6)

Zeberiok tiro guztiak aurretik jaso zituela esan du Atutxak (Euskaldunon Egunkaria, 1998ko ekainak 7)

Ertzainek Zeberiori tiro egin beste biderik ez zutela izan dio Atutxak (Euskaldunon Egunkaria, 1998ko ekainak 13)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...