Ikerketa urtarrilean abiatu zuen Ertzaintzak, biktimetako batek Gizarte Segurantzan laguntza eskatu ostean. Nahiz eta egunero hamar ordu baino gehiagoz lan egin "ez zuen nahikoa baliabiderik, ezta jateko ere". Ondorioz, zuntz optikoa instalatzen zuen enpresa bateko burua atxilotu du Ertzaintzak Idiazabalen. Gertakariekin zerikusia duelakoan 32 urteko emakume bat ere atxilotu dute Logroñon.
2025eko urtarrilean zuntz optikoaren instalazioak egiten zituzten eta azpikontratazioz jarduten zuten bi enpresa ikertzen hasi zen Ertzaintza. Ikerketa bertako langileetako batek Gizarte Segurantzan egindako laguntza eskaeraren ondorioz hasi zen. Langileak salatu du egunero hamar ordu baino gehiagoz lan egiten bazuen ere ez zuela baliabiderik "ezta jateko ere". Erregularizatzeko promesa faltsuak egin zizkiotela adierazi du biktimak, eta hilean 4.000 eurorainoko soldata izatera iritsi zitekeela esan zioten, Ertzaintzak ezagutarazi duenez.
38 urteko Logroñoko gizona da atxilotutako enpresaburua, zuntz optikoaren instalazioa azpikontratazioz egiten duten bi enpresaren administratzaile nagusia. Langileek Gizarte Segurantzan alta eman gabe egiten zuten lan, eta afiliatuak zeuden beste pertsona batzuen txartel faltsuak erabiltzen zituzten. Horrela, enpresaburuak hainbat pertsona enplega zitzakeen lan kontratu bakarrarekin.
Ustez, instalazio bakoitzetik lortzen zuenaren %75a eskuratzen zuen enpresariak. Langileentzat bideratzen zen %25etik gasolinaren, ostatuaren, ustezko zorren eta paperik gabe lan egitearen 'gastuak' deskontatzen zizkien. Lan esplotaziorako xedez egindako gizakien salerosketaren delituaz gain, langileen eskubideen aurkako delituak, pertsonen legez kanpoko trafikoa, dokumentuak faltsutzea eta beste delitu batzuk egozten dizkio Poliziak enpresariari.
Beste lauk ere salatu dute
Urtarrilean jasotako salaketari, beste lau batu zaizkio orain, eta biktima kopuruak gora egitea aurreikusten da. Durangoko Hirugarren Instrukzio Epaitegiak sarrerak eta miaketak baimendu zituen Miranda de Ebron eta Logroñon. Ondorioz, gertakariekin zerikusia duelakoan, ezagutarazi da 32 urteko emakume bat atxilotu duela Ertzaintzak Espainiako Polizia Nazionalaren laguntzaz. Ikerketak zabalik jarraitzen duela jakinarazi du Ertzaintzak, eta adierazi du ez dutela baztertzen " beste autonomia erkidego batzuetan biktima gehiago aurkitzea", errepresalien beldur oraindik salatu ez dutelakoan.
Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.
Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azokak 6. edizioa izango du aurtengoa. Ekainaren 7an egingo da, ohi bezala larunbatez, Baltsan elkarteak eta ARGIA komunikabideak antolatuta. Atarian, sorkuntzaren gibelean dagoenaz mintzatzeko, maiz bistaratua ez den baina zorionez geroz eta... [+]
ELA, LAB eta CGT sindikatuek ibilgailu elektrikoak egiteko elektrifikazio prozesuan instalatutako olagarro edo garraiatzaile berria kentzeko eskatu diote Nafarroako Volkswageni. Elkarretaratzea egin zuten ostegunean eta atzorako greba eguna deitu zuten lantokian: 13:15etatik... [+]
Institutuko giza baliabideak hobetzeko eskatu dute irakasleek, ikasleei kalitatezko arreta eman ahal izateko. Kartelekin eta pankartekin itxaron diete irakasleek lehendakariari. Jaurlaritzako ordezkariek ikastetxeko zuzendaritzari esan diote ez zutela "horrelakorik... [+]
Ostiral gauerdian atzeman zituen Ertzaintzak ustez langileak ilegalki zeramatzan bi furgoneta, Ertzaintzak uste du Europako beste herrialde batera bidean zirela, han lan egiteko. Atxilotutako gidarietako batek hamar pertsona zeramatzan furgonetan eta besteak 22.
Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.
CCOOk egindako azterketa batek agerian utzi du hezkuntzan, industrian, ostalaritzan eta merkataritzan ordu estren kopurua nabarmen altua dela, eta enpresek urteko 3.254 milioi euro bereganatzen dituztela ordaindu gabeko ordu gehigarriengatik.
Sumarrek PSOEri ezarritako marra gorrietako bat horixe zen, lanaldia jaistea. Hala ere, laguntzak ematea ez zen hasierako asmoetan sartzen.
LAB sindikatuaren kontaketaren arabera, dagoeneko 36 dira aurten Euskal Herrian lan-istripuz hildako langileak.
2019ean, Gorlizko emakume udaltzaingo batek tratu iraingarria eta sexu izaerako jokabide desegoki larriak sufritu zituela salatu zuen bere kidea zen gizonezko batengatik, eta, horren ondorioz, 2021an baja eskatu zuen. Orain, Bilboko Lan Arloko 2 zenbakiko epaitegiak ebatzi du... [+]
Irakaslea zara eta lanordutan nahiz lanorduz kanpo, berehala erantzun beharreko mezuz josten zaituzte ikasleek, haien gurasoek, ikastetxeko zuzendaritzak, lankideek? Deskonexio digitalaren beharraz gogoetatu dugu, Aitor Idigoras irakaslearekin: "Ateak ixten eta mugak... [+]
Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak
Enpresa batzordeak salatu du otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean amiantoa agertu zela labe kalibratzailean egindako obretan eta egun horietan lanak ez zirela eten. Enpresak azaldu du ohartu bezain pronto hartu zituela neurriak.
Lehen bi egunetan %100eko jarraipena izan du grebak TUVISAn, enpresa batzordearen arabera. Jaurlaritzak %30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu. Lan baldintzak eta zerbitzu publiko osoa hobetzea eskatzen dute langileek.
Bost egunetik hirutan manifestazioak egingo dituzte hiru hiriburuetan. ELAren arabera, jarraipena %70ekoa izan da lehen egunean.