Beasaingo enpresak 1.695 milioi euroko kontratua lortu du Belgikako SNCB-NMBS tren konpainia publikoarentzat 54.000 plaza dituzten bagoiak egiteko. Baina aurretik, belgikar konpainiak eskatu dio bere jarduerek nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubideak errespetatzen dituztela "konfirmatzeko".
Azkenean CAFek eramango du Belgikako trenbide sarea hornitzeko 1.695 milioi euroko kontratu milioiduna, SNCB-NMBS konpainia publikoko administrazio kontseiluak uztailaren 23an erabaki duenez.
Hala ere, konpainia belgikarrak baldintza bat jarri dio Beasaingo tren-enpresari, "azken erabakia" hartu aurretik: nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubideak errespetatzen dituela ziurtatu edo "baieztatu" beharko du. Gainera, tokiko hornitzaileekin lan egiteko konpromisoa har dezala ere eskatu dio.
SNCB-NMBSk 2022an hasi zuen 54.000 plaza izango lituzketen bagoiak esleitzeko kontratu erraldoiaren prozesua, eta hasiera batean CAF "lehentasunezko" lizitatzaile moduan hartu bazuen ere, pasa den otsailean Belgikako Estatu Kontseiluak bertan behera utzi zuen erabaki hori.
Belgikako sindikatuek eta hainbat alderdik kexa azaldu dute, CAFek Ekialdeko Jerusalemen duen trenbide proiektuagatik, eta lehiaketan atzean geratu den Alstom enpresak 1.900 laguni ematen dielako lana Belgikan
Belgikako sindikatuek eta hainbat alderdik kexa azaldu dute, alde batetik, CAFek Israelen Ekialdeko Jerusalem inguruan aurrera daraman trenbide proiektua dela eta, eta bestetik, bagoiak esleitzeko lehiaketa horretan atzean geratu den Alstom enpresak 1.900 laguni ematen dielako lana Belgikan dituen lantokietan.
"Munduko txapelduna"
Asteazkenean SNCB-NMBSren administrazio kontseiluaren erabakiaren berri jakin bezain pronto, Eusko Jaurlaritzako Industria sailburu Mikel Jauregik mezua zabaldu du sare sozialetan eta "bere historiako kontratu handiena" lortzeagatik zoriondu du euskal enpresa: "Euskadi da trenbide industria sektorean mundu mailako txapelduna. Zorionak CAFeko kideei zuen lan gogorragatik, zuek egiten gaituzue herri industriala!", esan du.
Belgikarekin sinatuko lukeen kontratuak hasiera batean 180 tren egitea aurreikusten badu ere, gerora 500 tren egiteko aukera ere zabaltzen du, eta orotara 3.400 milioi euroko eskaria litzateke.
CAFek egun 22.000 langile ditu mundu osoko 60 herrialdetako lantokietan barreiaturik, horietatik 5.000 inguru Euskal Herrian.
Plastikoaren kutsadura saihesteko azken gailurra porrot izugarriarekin amaitu da Suitzako Geneva hirian, abuztuan. Hori zuten bilatzen petrolio-herrialdeek, plastikoa milioika tonatan sortzen jarraitzeko. Birziklapena da beraien tekno-soluzioa, baina gero eta garbiago dago... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]
GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.
Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]
Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.
Eskarmentu ikaragarria –hitzaren adiera etimologikoan, besteak beste– dugu europarrok arma-lehiaketetan. Eta, paradigmatzat hartu ohi denetik, XIX. mendearen amaiera eta XX.aren hastapeneko hartatik, mende eta laurden igaro denean arma-lehiaketa kartsuenera itzuli... [+]
BSHko langileek mobilizazioa egin dute larunbatean Iruñean, eta Billabesetako langileen babesa jaso dute. Billabesetako langileek manifestazioa burutu dute egun berean. BSHko langileeak enpresaren Bruselako egoitzan bilduko dira astelehenean, Europako Batzordeko Enplegu... [+]
EHUko Ekopol ikerketa taldearen datuen arabera, Bizkaia da Euskal Herrian ingurumen inpaktu handiena eragiten duen lurraldea, guztizkoaren %52 izanda. Euskal Herrian ingurumen-inpaktu handiena duten 25 industria-instalazioen artean, Muskizeko Petronor petrolio-findegia da... [+]
Manuel Casal Lodeiro (Barakaldo, 1970) informatikaria eta gai energetiko eta ekosozialen inguruko aktibista eta dibulgatzailea da. Besteak beste, 15/15/15 aldizkari eleanitza eta Galiziako Instituto Resiliencia koordinatzen ditu, eta Véspera de Nada por unha Galiza sen... [+]
REE Red Electrica Española-ren Euskadiko, Nafarroako eta Kantabriako ordezkari Antonio Gonzalez Urquijo egon da ostegun honetan Gatikako azpiestazio elektrikoan, kazetariekin batera.
Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.
Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.