Hiru langile zigortu dituzte Zierbenako Haizea Bilbao enpresan, segurtasun neurri falta salatzeagatik

  • ELAk jakinarazi duenez, Zierbenako portuan dagoen enpresak zigor espedientea ireki die hiru langileri, prebentzio neurriak eskatzeko lanuzteetan parte hartzeagatik.


2025eko azaroaren 20an - 12:43
Haizea Bilbao enpresako langileen elkarretaratzea. ELA
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zierbenako Haizea Bilbao enpresan hiru langileri diziplina zigorra jarri diete, ELAk salatu duenez, lantegian egindako hainbat lanuzte eta mobilizaziotan parte hartu zutelako.

Enpresan 800 langile inguru aritzen dira eta aerosorgailuentzako egitura metalikoak egiten dituzte. Sindikatuak azaldutakoaren arabera, enpresak prebentzio neurririk ez dituela hartzen eta lan istripu larriak izan direla salatzeko atera dira langileak protestara.

"Diziplina-neurri horien helburua da beldurra sortzea, protesta desaktibatzea eta lan baldintza seguruak eskatzen dituztenen mobilizazio legitimoa zigortzea", salatu du ELAk, eta ohartarazi du ezin dela "zalantzan" jarri langileen osasuna eta "osotasun fisikoa" babesteko lanuzteak eta mobilizazioak egiteko eskubidea.

Hori dela-eta, azaroaren 26an greba deitu dute: "Egun horretan, langileek berriro erakutsiko dute osasuna eta segurtasuna ez direla negoziatzen, eta errepresaliak ezin direla onartu".


Langile borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin