Aurrekontu sozialak lehenetsi

  • EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek Lakuako gobernuari EAEko aurrekontuak onartzeko egindako proposamenek, mahai gainean jarri dute hauen garrantzia.


2018ko urriaren 11n - 12:00
Bere exekutiboak aurkeztutako aurrekontu proposamenaren "errealismoa" txalotu zuen Legebiltzarrean Iñigo Urkulluk (arg.: Jaizki Fontaneda)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ez da gauza bera PPk eta PSEk aurrekontuei babesa ematea –euren eskaerak aintzat hartuz gero– edo Eusko Legebiltzarreko ezkerreko bi taldeek ematea; azkenekoon aldarrikapenak askoz zorrotzagoak baitira ikuspegi sozialari dagokionez. EAJk bere jarrera zehaztu beharko du eta erabaki zeinen babesa nahi duen. Eta hori bere lehentasunen arabera egingo du.

Bai EH Bilduk eta bai Elkarrekin Podemosek egindako proposamenek, Euskal Herriaren zati honen benetako testuinguru politiko eta soziala jasotzen dute, eta kalean dauden arazo larriei erantzuten diete: gaurko eta geroko pentsionisten egoera –batez ere alargunena–, enplegua, prekarietatea, soldata arrakala, ezberdintasun soziala, La Navalen etorkizuna, eta abar. Egia da proposaturiko neurrien kostu ekonomikoa zenbatu behar dela eta Eusko Jaurlaritzak zer aukera dituen aztertu beharko lukeela oposizioarekin.

Baina Lakuak jadanik esan du ez dela bideragarria ekonomikoki. Logikoa. Bideragarritasun hori, ordea, lehentasunen araberakoa da: badago dirua armentzako, poliziarentzako eta ejertzitoarentzako,  edo AHT eta antzeko azpiegitura antisozialentzat; badago dirurik politikarien soldata milioidunak ordaintzeko, eta Lemoizko “mamu nuklearra” edo militarren kuartelak mantentzeko ere bai.

Agian 1.080 euroko gutxieneko pentsioa gaur egun ez da posible… baina norabide horretan aurrera egiteko negoziatu daiteke. Eta La Naval salbatzeak ez du esan nahi soilik ontziolako lanpostuak mantentzea, eskualdeko zeharkako beste milaka langile eta autonomoren bizibidea salbatzea ere bada. Lehenesten den hori guztia egin daiteke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Jaurlaritza
2025-09-03
Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Eguneraketa berriak daude