Pradales Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren alde aritzeko prest, “bide legal eta diplomatikoetatik”

  • Euskalduna Jauregian egin den bileran elkartu dira Pradales lehendakaria, lehen lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxea eta Euskal Kirol Federazioetako 48 presidente eta ordezkari. Lehendakariak nazioarteko lehiaketetan euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko konpromisoa erakutsi nahi izan du, hau lortzeko, beti ere; "legezko bideak" erabiltzen badira. Horretarako "Ofizialtasunaren aldeko Agenda" aurkeztu du.


2025eko azaroaren 6an - 16:22
Azken eguneraketa: 18:05
Datorren igandean gizonezkoen futboleko euskal selekzioak Palestinaren aurka jokatuko du Bilbon. Irekia
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Federazio bakoitzari dagokion askatasun eta subiranotasunetik abiatuta", hala nahi dutenak lehendakariak antolatutako agenda horretan sartzea izango litzake helburua, "egungo legezko bideak erabiltzeaz gain, kirol-diplomaziako estrategia berrietan ere oinarrituko dena", esan du.

Lehendakariak adierazi du ofizialtasunaren aldeko lana ez dela soilik administrazioaren ardura. Haren esanetan, herritarren inplikazioa, federazioen ekarpena eta kirolarien babesa ere ezinbestekoak dira. “Ofizialtasuna ez da bakarrik sinadura bat edo lege bat; herri baten borondatearen eta kirolaren bidez nazio gisa agertzeko modua da”. Pradalesen ustez, prozesu hori “elkarlanaren bidez eta urratsez urrats” gauzatu behar da, liskarrak saihestuz eta “aukeren ateak” zabaltzen jarraituz.


Euskal selekzioak kanalean gehiago
2025eko azaroaren 19
Berriketa gutxi
Mendi tontor

2025eko azaroaren 19
51.396

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...