Donostiako Aste Nagusi Pirataren amaiera ekitaldia. Boulevardean batu eta Santa Maria Elizaraino joan ohi dira desfilean, Francoren garaiko Salveari eta zaharragoa den Belle Epoque garaiari irri egin asmoz. Elizaren parean urteko gertakari nagusiak ardatz dituen antzerkia egin ohi dute.