2025-12-18 | ARGIA

Elixabet Etxandik salatu zuen gertatua Muskildiko saioaren amaierako agurrean: ganbarako ariketa egitera zihoala, trikota edo jertsea kentzerakoan txistu batzuk jaso zituen publikotik. "Inoiz baino argiago diogu ez dugula inolako erasorik onartzen eta espazio seguru eta libreen alde egingo dugula", adierazi du Bertsozale Elkarteak.

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...