Erreproduzitu bideoa
Antzezlana
Lingua Nabajorum
2025-05-24

Lingua Nabajorum, Patxo Telleriak idatzi eta Jokin Oregik zuzendutako lana da. Bi aktoreen arteko elkarrizketa absurdoan oinarritzen da, azkarra eta ironiaz betea.

“Historian zehar euskaldunak beti ibili gara borrokan, bai kanpokoekin eta baita geure artean ere”, hala diote pertsonaia zoro hauek. Are gehiago: “Borroka horien ondorioz sortu eta garatu da euskara. Borrokaldi bakoitzaren ondoren aldaketaren bat izan da hizkuntzan. Beraz, ziurta dezakegu euskara beti egongo dela garatzen, kontuan hartuta euskaldunok, era batera edo bestera, borroka bizian jarraituko dugula”. Teoria absurdo horretatik abiatuta, aktoreek puntako une historikoen erakustaldi eroa egingo dute.
 

  • Egilea: Patxo Telleria 
  • Zuzendaria: Jokin Oregi 
  • Aktoreak: Mikel Martinez,Patxo Telleria 
  • Eskenografia: Jokin Oregi 
  • Eszenografiaren eraikuntza: ATX teatroa 
  • Jantziak eta atrezzoa: Nati Ortiz de Zarate 
  • Musika eta soinua: Jose Urrejola 
  • Argiztapena: Milakamoon 
  • Teknikoak: Milakamoon 
  • Diseinu Grafikoa: DiDa 
  • Ekoizpena: EZ DOK HIRU / TARTEAN Teatroa 
  • Ekoizpen exekutiboa: Ane Pikaza 
  • Banatzailea: Maria Goricelaya