Erreproduzitu bideoa
Antzezlana
Goenkale, Kondesaren Erretratua
2023-08-28

Goenkale telesailari buruzko antzezlana da Goenkale, Kondesaren erretratua. Telesailari arrakasta eman dieten intriga eta maitasun istorioei barrea eragingo duen komedia gehitu diote oholtza gaineko ikuskizun honetan.

Jokin Oregiren zuzendaritzapean honako aktoreak aritu dira lanean: Xabier Perurena (Ibon), Ylenia Baglietto (Eider), Felix Arkarazo (Andoni), Maria Cruickshank (Itxaso), Yannick Vergara (Rakel) eta Carlos Nguema (Nelson). Pausoka eta Glu Glu ekoiztetxeek ekoitzia da antzezlana.

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...