Erreproduzitu bideoa
Antzezlana
Larru Haizetara
2025-04-05

Sigmund Freud-ek esan zuen “euskal-sexoa” sintagma kontraesanguratsua zela bere terminoetan, “borobil-karratua” edo “funtzionari-kementsua” diren bezela. Guk, arazoa aztertu nahi izan dugu ikuspuntu erabat zientifikotik. Ez gara lehenak, hala ere. Arquímedesek ezarria zuen bere garaian oraindik indarrean dagoen lege fisiko bat, erderaz ezagunagoa egiten zaiguna: “La ley de vascos comunicantes: Euskaldunak, infinitoraino iritsi arren sekula gurutzatzen ez diren linea pareleloak dira” 

Mendeetako madarikazio horren kontra egiteko sortua da Larru Haizetara. Ikuskizun honek “lehen-gero” nabarmen bat markatuko du euskaldunen sexu jarreren kontuan. Larru Haizetara barre-terapeutikoa da, dibertigarria, zorrotza, eta modernoa, baina batez ere beharrezkoa.

Euskera mezuaren parte bat da, alegia, euskera ez da bakarrik edukitzailea, edukia ere bada. Euskerak (euskeraren gramatika eta fonetikak) eskeintzen dituen baliabide, sorpresa, hitz joku eta abarrei zuku guztia atera nahi diegu.

  • Egilea: Patxo Telleria 
  • Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria 
  • Zuzendaria: Aitor Mazo 
  • Zuzendari laguntzailea: Itxaso Garmendia 
  • Eskenografia: Aitor Mazo 
  • Jantziak: Nati Ortiz de Zarate 
  • Musika: Bixente Martinez 
  • Diseinu grafikoa: DiDa 
  • Ekoizpena: TARTEAN Teatroa 
  • Eskerrak: Jokin Oregi
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...