Alderdi Demokratako hautagai aurrerakoiena izandako Bernie Sandersek hauteskundeen aurretik telebistan hitzez hitz asmatu zuen gaur gertatzen ari dena, eta bere kezka adierazi zuen. Azaldu zuenez, Alderdi Errepublikarraren eta Demokrataren bozkatzaileek joera ezberdinak dituzte posta bidezko botoari dagokionez. Alderdi Errepublikarraren jarraitzaileak estatistikoki hauteskundeen egunean bozkatzera joan ohi dira eta Alderdi Demokratako jarraitzaileak askoz gehiago dira posta-bidezko botoa baliatzen dutenak.