Erreproduzitu bideoa
Albistea
Pertsona beltz bat itota hil du poliziak AEBetan
2020-05-27

George Floyd da hildakoa, 20 dolarreko bilete faltsu bat erabiltzea egotzita atzeman zuen poliziak, auto ertzera eraman eta bertan denbora luzez belaunarekin lepoa estutzen egon ostean itota hil da gizona. AEBetako Minneapolis hirian gertatu da eta Derek Chauvin eta Tou Thao dira hilketan inplikatutako poliziak, biek ala biek lehendik ere aurrekariak dituzte gehiegikeriengatik.

Gertaerak lekuko asko izan zituen, behin eta berriro geratzeko erregutu zieten lekukoek, baina poliziek ez zieten kasurik egin. Bideoz grabatuta geratu da guztia.

Asteazken goizean, maiatzak 27, heriotzaren berri izan orduko jendea kalera atera da "beltzen bizitzek axola dute" eta "ezin dut arnasik hartu" oihuka, Floydek poliziei esaten zien bezala. Jendearen haserreari gas nergar eragileekin erantzun die poliziak.