Erreproduzitu bideoa
Albistea
ARGIA bizikletan doakizu etxera
2021-05-17

ARGIAn, aldizkariaren banaketa prozesu osoa gure gain hartzeko lanean ari gara: posta zerbitzu arrotzen eta multinazionalen kontrolari ihes egin nahi diegu, kutsadura gutxitu eta bide batez, gure baloreekin bat egiten duten kooperatibak indartu. Horregatik ekin diogu bizikletaz banatzeari.

Gasteizen, Arrasaten, Irunen, Hondarribian eta Hendaian hasi gara jadanik, baina asmoa Euskal Herri osora zabaltzea da.

Lan baldintza duinak bermatuz eta ingurumenarekiko errespetuan banatuko dugu ARGIA. Eta noski, garaiz!

Nola lagundu dezakezu?

Zure herrian bizikleta bidezko banaketari ekiteko aukera ikusten baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Eta jakina, horrelako proiektuak abiatu ditzakegu milaka lagunen diru ekarpenei esker. Zuk ere bide horretan lagundu nahi baduzu, egin ARGIAkoa.

Denon artean indartuko dugu sarea. Bultza kazetaritza independentea!

Egilea(k):
ARGIA