Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

  • Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


2024ko martxoaren 04an - 11:13
Azken eguneraketa: 13:05
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Herri libre bat dinamika aurkeztu du Gure Eskuk, eta adierazi du subiranotasunaren auzia agenda politikoaren erdigunean ezartzea izango duela helburu. “Herria ilusiotik mugituko dugu”, adierazi du Josu Etxaburu bozeramaileak. Sinergien beharra azaldu du: "Une hau egokia dela uste dugu, hainbat mugimendu gertatzen ari baitira gure inguruan”.

Aurrerapausoak emateko beharra dagoela esan dute agerraldian, "herri gisa erronka handiak daudelako", eta erantzun egokiak emateko baliabide berriak behar direlako. Bestetik, adierazi dute "Euskal Autonomi Erkidegoaren, Nafarroako Foru Erkidegoaren eta Ipar Euskal Herriko Elkargoaren egituraketaren etorkizunari buruzko gogoeta eta eztabaidak zabalik ala zabaltzen bidean" daudela. Baita eragile politikoen artean lankidetza formula berriak martxan daudela ere.

Irantzu Perello Gure Eskuko kideak azaldu du herri libre bat izatea ez dela amets bat, ezta eskaera bat ere: “Herri libre bat izatea egunez egun eraikitzen eta gauzatzen den borondate bat da. Urratsez urrats, erabakiz erabaki lortzen den helburu bat”.

Hamar urte lehenengo herri galdeketatik

Apirilaren 13an hamar urte beteko dira lehen aldiz Euskal Herriko herri batek, Etxarri Aranatzek, estatus politikoari buruzko herri galdeketa bat antolatu zuela. Herri galdeketen lehen mugimendua izan zen, lehen harria, eta hortik aurrera Gure Eskuk Euskal Herrian beste hainbat herri galdeketa bultzatu zituen. Herritarrek bozketak antolatu ziren, eta 208 herritan 218.000 lagunek hartu zuten parte. Hamar urte geroago, herri galdeketa egin zuten herri guztiei aitortza egiteko topaketa antolatu du Gure Eskuk Etxarri Aranatzen, “Bozka bidez gure etorkizuna erabakitzearen beharra ortzi-mugan kokatuz”.

Herri libre bat dinamikaren lerro nagusiak aurkeztu dituzte Kafe Antzokian. Gure Eskuk antolatutako ekimenekin batera, beste eragile batzuek antolatuko zenbait ekimen aipatu dituzte, haietan parte hartzeko deia egin nahi dutelako. 

  • 23. Korrika
  • Aberri Eguna
  • Maiatzean, Euskal Herriko lurralde ezberdinak lotuz, martxan gaudela erakustea xede izango duen ekimen bat egingo dute.
  • Ekainean, 2025erako mugarriak azalduko dituzte.
  • Azaroan, zazpi lurraldeetan zehar herritarren sormenari esker, herria hamabi orduz iraungo duen ikuskizun batean bilduko dute.
  • 2025eko udaberrian, lau haizetara zabalduko dute “Euskal Herriaren aniztasuna, indarra, ilusioa eta gogoa”.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Gure Esku: “Euskal gizarteak urratsak egin nahi ditu Euskal Herriaren burujabetza osoaren bidean”

Larunbateko manifestazio jendetsuaren ondoren, erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku mugimenduko bozeramaile Josu Etxaburuk eta June Romatetek agerraldia egin dute Donostian. "Euskal herritar gehienak ordezkatzen dituzten erabaki eta adostasunak" lortzeko,... [+]


2025-06-09 | Uriola.eus
Festa giroarekin aldarrikatu dute erabakitzeko eskubidea milaka lagunek

Milaka pertsona batu ziren larunbatean Bilbon, Euskal Herri libre eta burujabea eraikitzeko aldarrikatzeko. Ikurrinez eta Nafarroako banderez bete zuten Autonomia kalea arratsaldeko mobilizazioan.


“Herri aktibazioa” bultzatu nahi du Gure Eskuk larunbateko mobilizazioarekin

Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki lelopean, parte hartzera eta kaleak ikurrinaz betetzera dei egin du herri mugimenduak.


Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute eragile ugarik Aberri Egunean

Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]


2024-11-18 | Leire Ibar
Ekainaren 7an manifestazioa antolatu du Gure Eskuk, ‘Herri Libre Bat-Euskal Herriak Erabaki!’ lelopean

"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]


2024-10-17 | Julene Flamarique
Gure Esku-k “herri bat bagarela” erakutsiko du azaroaren 16an bideo maratoi batekin

Aurreko ekainean aurkeztu zuten ekimena Donostian. Maratoiaz gain Iruñean, Donostin, Bilbon eta Gasteizen zuzeneko ikuskizunak izango direla zehaztu dute asteazkenean. Hamabi orduz egongo dira “Euskal Herria irudikatzen”, eta “360 graduko Euskal... [+]


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


“Popatik hartzera” bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


2023-06-20 | Hala Bedi
Trebiñuren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du Gure Eskuk

Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.


2023-05-25 | Euskal Irratiak
Frantziako Tourra kari, Euskal Herria mundura ekimena abiatu du Gure Eskuk

Frantziako itzuliak duen nazioarteko oihartzuna baliatuko du Gure Eskuk, 'Euskal Herria mundura' izeneko ekimenarekin. Tourreko lehen hiru etapak osoki Euskal Herritik pasako direla baliatuta, "inoiz egin den ikurrinik erraldoiena" zabalduko dute, eta 4.000... [+]


Erabakitzeko eskubidearen eztabaida berrartzeko eta sustatzeko eskatu die Gure Eskuk alderdi politikoei

Legealdiz legealdi, estatus politikoaren inguruko eztabaida edo bidea jorratzeko urratsak atzeratzen ari direla azpimarratu du Josu Etxaburu eledunak Eusko Legebiltzarreko batzorde batean: "Konpromisoak eskatzen ditugu hitzetatik harago ekintzak nagusitu daitezen eta herri... [+]


Eguneraketa berriak daude