Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

  • Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


2023ko irailaren 04an - 08:28
Azken eguneraketa: 11:47
Frantziako Tourrean ere euskal ikurrekin bete zituzten Euskal Herriko errepideak. (Argazkia: Gure Esku)

Espainiako Vueltan ikurrinak eta Nafarroako banderak ateratzeko deia egin dute Gure Eskuk eta Nafarroa Berriz Altxak, larunbatean egindako agerraldian. Irailaren 9an eta 10ean igaroko da itzulia Euskal Herritik: 9ko etapa Larra-Belaguan amaituko da eta 10ekoa Iruñean hasi eta Lekunberrin bukatu. Egun horietarako ekimenak antolatu dituzte.

Josu Etxaburu Gure Eskuren bozeramaileak adierazi du aurten Euskal Herrikoa ez den eta bertatik igaroko den bigarren proba izango dela Vuelta, Frantziako Tourraren ostean. Tourrean egin bezala, Espainiako Vueltan ere "euskaldunon nortasuna eta ikurrak harro" zabaltzeko deia egin du, betiere txirrindulariak "errespetuz" animatuta. Azpimarratu du Nafarroa eta Xiberua "herri honen parte" direla eta "Euskal Herriak estatus politikoa libre eta demokratikoki lortu arte elkarri eskua emanda lanean" jarraituko dutela.

"Zazpi lurraldez osatutako herria gara, ez dugu gure arteko mugarik nahi eta geure etorkizun politikoa askatasunez erabaki nahi dugu" adierazi dute bi elkarteek. Amagoia Susperregi Nafarroa Berriz Altxako bozeramaileak salatu duenez, "askotan euskaldunon ikurrak ez dira errespetatzen, eta ezinezkoa da herriaren ohiturak eta kultura askatasunez bizitzea eta ikurrak askatasunez ateratzea".

"Muga artifizialak"

Susperregik gaineratu du euskara "nafar guztion hizkuntza" dela, baina "muga artifizialak" pairatu eta "bigarren mailako tratamendua" jasotzen duela. Irailaren 9ko etapan Larraineko muga ireki egingo dute lasterketarako, nahiz eta urte guztian itxita egoten den. Hala, egunerokoan irekita edukitzeko aldarria egin du, "gure herritik libre mugitzeko".

Asteburuan ikurrinak banatuko dituzte: irailaren 9an Izaban eta Larra-Belaguan eta 10ean Iruñeko Sarasate pasealekuan eta Lekunberriko Ibarberri ikastolan. Ekimen gehiago ere antolatu dituzte, esaterako, Izaban kale animazioa eta Lekunberrin kalejira eta herri bazkaria. Lekunberrira joan nahi duenak aukera izango du Bilbotik aterako den autobusean joateko; 8:30ean aterako da San Nikolasetik.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#2
Barbara Miller
#4
Olaia Salazar Urrutia
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikurrina
Kargutik kendu dute Osasunako Segurtasun Zuzendaria, ikurrina eta Nafarroako bandera kentzeagatik

Klubeko Zuzendaritza Bartzordeak adierazi du "oso larria" izan zela gertatutakoa. Urtarrilean ikurrina, Nafarroako bandera eta pankarta bat kendu zituen Espainiako Poliziak Sadar futbol zelaian.


Eneko Compains
"Inolako lege oinarririk gabe eta erabateko arbitrariotasunpean kendu zidaten bandera"

Eneko Compainsi segurtasun indarrek Sadarren jarritako banderak “modu txarrean eta bortitzean” kendu zizkiotela salatu du sare sozialetan. Compains Osasunako zalea eta Konstituzio Zuzenbideko irakaslearekin hitz egin dugu Metropoli Forala saioan.


Buruntzako tontorrean ikurrina jarri dute, gurutze frankista zegoen tokian

Joan den abenduan Buruntza mendiaren tontorrean zegoen gurutze frankista handia eraitsi ondoren, ikurrina erraldoia paratu du toki berean Andoaingo gazte talde batek. Ernaik aldarrikatu zuen abenduko ekintza, eta horren ondorioz antolakundearen ordezkaria epaitegietara... [+]


2022-10-12 | ARGIA
Bideoz grabatu dute Donostiako Herria tabernako ikurrak nola lapurtu dituzten

Aurten dagoeneko zazpi aldiz baino gehiagotan egin diete eraso Donostiako Ikatz kaleko Herria taberna kanpoan jarritako ikurrinari, arrano beltzari eta presoen ikurrari. Oraingoan, baina, gertatutakoa grabatu dute.


Eguneraketa berriak daude