Gure Esku-k “herri bat bagarela” erakutsiko du azaroaren 16an bideo maratoi batekin

  • Aurreko ekainean aurkeztu zuten ekimena Donostian. Maratoiaz gain Iruñean, Donostin, Bilbon eta Gasteizen zuzeneko ikuskizunak izango direla zehaztu dute asteazkenean. Hamabi orduz egongo dira “Euskal Herria irudikatzen”, eta “360 graduko Euskal Herria” erakutsi nahi dute.

Donostin ekainean egindako aurkezpen prentsaurrekoa. Gure Esku

2024ko urriaren 17an - 11:18
Azken eguneraketa: 12:22
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

“Gure herriaren nondik norakoak, berezitasunak eta handi egiten gaituzten txikitasunak ikusarazi” nahi ditu Gure Esku ekimenak. “Bideoz osatutako kate erraldoi baten bidez eragile, pertsona, proiektu eta beste hainbat errealitate erakutsiko ditugu”, azaldu dute. “Euskal Herria elkartu eta irudikatuko duen” bideo maratoia egun osoan zehar luzatuko da eta Gure Eskuren kanalean zein Hamaika Telebistan egongo da ikusgai.

Azaroaren 16an “gure herriaren ezaugarriak eta errealitateak” ikusaraziko ditugu Gure Eskuk. “Herri bat garela erakutsiko dugu, horregatik ekimen honi Bagara izena eman diogu”, azaldu dute Bilboko prentsaurrekoan.

“Badakigu Euskal Herritarroi elkarrekin egotea asko gustatzen zaigula, eta horregatik onlinekoaz gain alde presentziala izango du ikus-entzunezko maratoi honek”, azaldu du ekimenak. Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean egingo dituzten zuzeneko ikuskizunen berri eman dute ere, Gasteizko "Gu, Agustina!" edo Iruñeko "Orreagatik Iragan Hurbilera" kasu. Elkarteak ikuskizun presentzialetara joateko deia egin du, baita bideoan parte hartzera ere. Horrez gain, herrietako eragileei eskatu die herri bakoitzeko berezitasun nahiz errealitateak bideoan jasotzeko eta bideomaratoia@gureeskudago.eus helbidera bidal ditzaten. Grabazio guztiek azaroaren 16ean aurkeztuko duten “bideo katea” osatuko dute.


Gure Esku kanalean gehiago
2026ko martxoaren 24
4. eta 5. egunak | KRONIKA
Euskaldunok, desobedientziara kondenatuta?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.