“Herritarren erabakitzeko arrazoiak erabakiguneetara eramatea jarri dugu helburu”

  • Gure Esku Dagok bere ibilbideari ekin zionetik da mugimenduko bozemaileetakoa. Donostia-Bilbo-Gasteiz lotuko dituen giza katea eratzearen atarian jardun dugu harekin. Bide batez, mugimenduaren egungo egoeraz ere aritu gara.


2018ko ekainaren 06an
Angel Oiarbide. (Arg.: Dani Blanco)
Angel Oiarbide. (Arg.: Dani Blanco)

Zer sentsazio dituzue ekainaren 10eko giza katearen atarian?
Ilusio handia. Behartu gaitu pertsona bezala ardurak hartzera. Inoiz baino plataforma gehiago daude martxan Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Oso ondo doa, Gure Esku Dago erronka handietarako jaio zen, arriskatzeko. Katean azaleratuko dira gainera azken hilabeteetako mobilizazio erraldoiak: martxoaren 8koak, Altsasukoak, pentsionistak… horien guztien aldarrien oinarriak lotzen dituena erabakitze eskubidea delako. Mobilizazioek erakutsi dute momentua dela borrokarako, altxatzeko eta elkarrekin egiteko. Galtzearen sintonia ere badago orain. Hegoaldetik datorren haizeak daukaguna ere kendu nahi digu. Horren aurrean etorkizuna dugu irabazteko, diseinatzeko eta eraikitzeko.

Giza Katea Eusko Legebiltzar atariraino daramazue oraingoan. Zergatik?
Herritarren erabakitzeko arrazoiak erabakiguneetara eramatea jarri dugu helburu. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan badago eztabaida instituzionala, Nafarroan eta Iparraldean erritmo diferenteak daramatzate, Gasteizen indarra jartzeko deia handik etorri zaigu. Orain legebiltzar horretan mugarri bat mugitzeko dugun gaitasunak Euskal Herri mailako eragina izango du. Herritar Ituna eramango dugu Gasteizera, baita Iruñea eta Iparraldeko Elkargora ere. Baldintzak sortu nahi ditugu Herri Ituna eman dadin.

Bost urteko ibilbidea betetzear zarete, zein da Gure Esku Dagoren balorazioa?
Oso gustura gaude. Gure Esku Dago herri dinamikak ekarpena egin dio gizarteari. GED gabe, zein egoeratan geundeke? Hasieran aipatu genuen, GED ez zela lelo bat, jarrera bat baizik. Ikusle izatetik protagonista bihurtzera. Ez da fede kontua, pausoak eman behar dira eta eragiteko aukera sentitu. Horretan ari gara. Lehen giza katea aurkeztu genuenean 123 kilometro antolatu genituen. 50.000 lagun behar genituen, hori zen gizartearen tenperatura. Erronka hori gainditu genuen eta bi ideia barneratu genituen: sentsibilitate politiko ezberdinetako jendeak elkarrekin pausoak emateko gaitasuna eta elkarrekin lan eginda eragiteko aukera zenbaterainokoa zen. Giza kate arrakastatsu harekin eskemak apurtzen hasi ginen.

Galdeketak izan dira antolatu dituzuen ekintza nabarmenenak.
Bigarren urtean ehuntzeko, adosteko eta erabakitzeko fasea zabaldu genuen. Galdeketak egitean jarri genuen amaieran indarra: 203 herri, 900.000 biztanle, 190.000 lagunen parte hartzea, herritarren %22,81. Azaroan Donostiak eta Irunek ere bozkatuko dute.

Emaitzen aurrean askok diote parte-hartzea txikia dela. Zer esango zenieke?
Askotan estatistiketan gelditu da galdeketen ildoa, galdeketa prozesuaren aberastasunaren %99 galtzen da horretan. Instituzioen bozketekin alderatzen gaituzte, ohorea da hori, guk ez ditugulako haien giza baliabideak, ezta milioi euroak ere. Eta instituzioenetan zenbatek parte hartzen du? %60k Gasteizen, lehendakaria eta lau urteko politika aldatzeko aukera izanda. Gustatuko litzaiguke askoz ere jende gehiagok parte hartzea, baina fase honi ezin zaio eskatu lotesleak liratekeen hauteskundeak bezalako parte-hartzea. Hori erabiltzen dute esateko ez dagoela interesik, gezurra da. Norbaitek uste badu Eskozia gai dela instituzio gabe horrelako zerbait egiteko, oso oker dago. Zer suposatzen du galdeketa egiteak? Haserretzeko gaia zena orain arrazionaltasunera eramatea. Hau fase bat da. Orain badakigu nola egiten den, nola antolatu behar den.

Kataluniako Jordi Cuixart, Omnium Culturaleko burua, aldamenean izan zenuten iaz Bilboko mosaikoan. Orain espetxean da. Zer gogoeta egiten duzu?
Katalanek erakutsi dute determinazioz eta modu baketsuan, demokratikoki egin dutela bidea. Halere espetxeratuak izan dira, herritarrei hitza emateagatik. Hori da Espainiako Estatuan dagoen jarrera. Bi trenen arteko talka eman da. Iraganekoa eta etorkizunekoa. Talka ez da amaitu. Uste duenak iraganekoak irabazi duela oker dabil. Min handia eragiten ari da, hori bai, baina oraindik ez da partida bukatu. Ez da ehun metroko saioa, maratoia baizik.

2019rako ziklo amaiera iragarri duzue.
Urte horretan ziklo elektorala hasiko da. Adostasuna eta elkarlana hauspotzeko hauteskunde garaia beste muturrean dagoen egoera da. Eredua borobildu behar genuen ordurako. Momentua heltzean bost urteen balorazioa egingo dugu eta ziklo berrian Gure Esku Dagok egin dezakeen ekarpenari buruz hausnartu. Erabakitzeko jaio ginen, erabaki arterainoko ibilbidea dugunik ez dugu zalantzan jartzen. Etorkizuneko erronkei nola aurre egin hausnartu behar dugu. Datorren urte hasieran batzar bat egingo dugu horretarako.


ASTEKARIA
2018ko ekainaren 10
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


“Popatik hartzera” bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


2023-06-20 | Hala Bedi
Trebiñuren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du Gure Eskuk

Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.


2023-05-25 | Euskal Irratiak
Frantziako Tourra kari, Euskal Herria mundura ekimena abiatu du Gure Eskuk

Frantziako itzuliak duen nazioarteko oihartzuna baliatuko du Gure Eskuk, 'Euskal Herria mundura' izeneko ekimenarekin. Tourreko lehen hiru etapak osoki Euskal Herritik pasako direla baliatuta, "inoiz egin den ikurrinik erraldoiena" zabalduko dute, eta 4.000... [+]


Erabakitzeko eskubidearen eztabaida berrartzeko eta sustatzeko eskatu die Gure Eskuk alderdi politikoei

Legealdiz legealdi, estatus politikoaren inguruko eztabaida edo bidea jorratzeko urratsak atzeratzen ari direla azpimarratu du Josu Etxaburu eledunak Eusko Legebiltzarreko batzorde batean: "Konpromisoak eskatzen ditugu hitzetatik harago ekintzak nagusitu daitezen eta herri... [+]


Erabakitzeko eskubidea
Jarrera aldatuta, alderdiak mugitu asmoz dator Gure Esku

Pirinioetako Bidea ekimena antolatu du Gure Esku-k uztailaren 2rako, Kataluniako eragile sozial soberanista nagusiekin. Asmoa da Atlantikoa eta Mediterraneoa lotzen dituzten gailurrak argiztatuz, nazioarteko komunitateari mezua bidaltzea: irtenbide politiko bat behar dute Euskal... [+]


2022-06-23 | ARGIA
Erabakitzeko eskubideaz erreferenduma antola dezala eskatu dio Gure Eskuk Eusko Legebiltzarrari

Asteazkenez bildu ziren Gure Eskuren bozeramaile Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariarekin. Gure Eskuk Legebiltzarrari dei egin dio erabakitzeko eskubidea arautzeko bidean hainbat konpromiso har ditzan. Uztailaren 2an, Kataluniako... [+]


2022-06-08 | ARGIA
Argi-lerro batek batuko ditu Katalunia eta Euskal Herria uztailaren 2an, herrien autodeterminazioa aldarrikatzeko

Higer lurmuturretik Creusera, Atlantikotik Mediterraneora, 300 gailurretatik igarota Euskal Herria eta Katalunia batuko dituen argi-lerro baten bidez herrien autodeterminazio eskubidea aldarrikatuko dute Pirinioetako Bidea ekimenean.


Koldo Mitxelena, zentsuraren kultur gunea?

Lehenik, gure errespetua eta begirunea adierazi nahi diegu Koldo Mitxelena berari eta haren senide eta gertukoei. Ez baitu atsegina izan behar, haren izena daraman kultur guneak horrelako kulturaren ikuspegi hertsi eta zentsuratzailearen gune bilakatuta ikustea.


Eguneraketa berriak daude