Frantziako Tourrean “ez garela ez frantsesak ez espainiarrak” erakustera dei egin dute EH Bilduk eta EH Baik

  • Lasterketaren lehen hiru etapak Euskal Herrian egingo dituztela baliatuz bi estatuetan banatutako herri bat dagoela erakutsi nahi dute alderdi politiko independentistek. Hendaian bildu dira bozeramaileak horren berri emateko.

EH Bildu eta EH Bairen adierazpenak, Hendaian egindako agerraldian / Argazkia: EH Bai EH Bildu eta EH Bairen adierazpenak, Hendaian egindako agerraldian / Argazkia: EH Bai

2023ko ekainaren 28an - 10:10
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Frantziako Tourrak Euskal Herrian izango duen presentzia probesteko "aukera paregabea" dela uste dute EH Bilduk eta EH Baik, besteak beste, “bi estatuen menpe gaudela” azaltzeko eta “euskaldunak garela” aldarrikatzeko.

Haien esanetan, kirol ikuskizun hutsa izatetik haratago doan gizarte ikuskizuna da, eta “begi asko” Euskal Herriko errepideetara begira egongo direla adierazi dute. Horregatik, bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabaki nahi duen herri bat dagoela adieraztera dei egin dute.

Hendaian egin dute adierazpena EH Baiko bozeramaileak, Mathilde Haryk eta EH Bilduko eledunak, Unai Urruzunok.

Tourreko zuzendaritzarekin bilera

Asteazkenean bildu dira EH Bilduko eta EH Baiko bozeramaileak Frantziako Tourra antolatzen duten zuzendaritzarekin. Bertan, txapelketa Euskal Herritik abiatzea "ohore" bat dela adierazi diote, eta elkarlanerako borondatea erakutsi diote.


Txirrindularitza kanalean gehiago
2025eko irailaren 10
Ausardia

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...