Udal hauteskundeetara aurkeztutako 241 herri plataforma legez kanpo utzi zituzten Hego Euskal Herrian

Duela
22
urte

2003ko maiatzaren 3an,

Udal hauteskundeetara aurkeztutako 241 herri plataforma legez kanpo utzi zituzten Hego Euskal Herrian. Maiatzaren 25eko udal eta foru hauteskundeak Batasuna alderdia legez kanpo utzi osteko lehenak ziren. Hori dela eta, herri plataformak eratu zituzten udaletan ordezkaritza bermatu asmoz. Foru hauteskundeetarako Autodeterminaziorako Bilgunea (AuB) plataforma eratu zuen Ezker Abertzaleak, baina hau ere legez kanpo utzi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Hala ere, 150.000 pertsonak baino gehiagok ilegalizatutako zerrenden boto-paperak sartu zituzten hautetsontzietan desobedientzia ariketa gisa.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!