Juan Sebastian Elkano hil zen Ozeano Barean, eskorbutoak jota

Duela
499
urte

1526ko abuztuaren 4an,

Juan Sebastian Elkano hil zen Ozeano Barean, eskorbutoak jota. Getariako itsasgizona munduari bira eman zion Magallaesen 1519ko espedizioan parte hartzeagatik da ezagun. Magallaes eta bere ordezkoa hil eta hirugarren bat kargugabetu ostean, marinelek Elkano izendatu zuten kapitain. Garaian Moluketan (Indonesia) eskuratzen ziren espeziak oso balioetsiak ziren, zituzten zenbait propietaterengatik, eta espainiar inperioarentzat hara mendebaldetik joateko bide berri bat topatzea zen espedizioaren xedea, ekialdeko bideak portugaldarren kontrolpekoak baitziren. Bost ontzi eta 239 itsasgizonekin abiatu ziren eta ontzi bakarrean hemezortzi itzuli ziren. Moluketara eginiko bigarren bidaian hil zen Elkano.

Iturria:

Iturria: Ander Izagirre, Vuelta al país de Elkano (Libros del K.O.).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik