Zangozan herri matxinada piztu zen Gaztelako inbasoreen aurka, soldadu batzuek herritar bat jipoitu ostean

Duela
513
urte

1513ko ekainaren 1ean,

Zangozan herri matxinada piztu zen Gaztelako inbasoreen aurka, soldadu batzuek herritar bat jipoitu ostean. Soldaduen eta Zangozako herritarren arteko harremana oso txarra zen, gaztelarrek gazte zangotzarrak beren zerbitzura jartzeko bahitzen baitzituzten. Jipoiak tarteko, zangozarrak, suminduta, kalera atera ziren soldaduei aurre egitera. Gaztelar okupatzaileek alde egin behar izan zuten. Istiluetan bi zangozar eta bi soldadu hil ziren. Aste batzuen buruan tropa gaztelarrak indarrez sartu ziren berriro.

Ondorengo zangotzarrek ihes egin zuten herritik ikerketak hasi aurretik: Martín Gónzalez, Juan de Anués, Martín de Mendívil, Juan de Ardanaz, Juan de Sarasa, Martín Echalarte eta Juan de Olloki

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.