argia.eus
INPRIMATU
Olaia Kastresana etakidea hil zen Alacanten, lehergailua esku artean zartatu zitzaionean

Olaia Kastresana etakidea hil zen Alacanten, lehergailua esku artean zartatu zitzaionean. Kide batekin zegoen Torrevieja hiriko apartamentu batean leherketaren unean. 22 urte zituen eta donostiarra zen. Ezker Abertzaleak mobilizazioak deitu zituen bere omenez, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak debekatu egin zituen eta istiluak izan ziren leku ugaritan. Haren hiletan egindako adierazpenengatik Arnaldo Otegi Batasunako burua epaitu zuten.

Iturria: Leherketa Alacanten: Ustezko etakide bat hil da Torreviejan, lehergailua esku artean zartatuta (Euskaldunon Egunkaria, 2001eko uztailak 25).