argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako Henrike II.a erregeak kartzelatik ihes egin zuen Pavían, Italian

Nafarroako Henrike II.a erregeak kartzelatik ihes egin zuen Pavían, Italian. Gauez, bere logelako sabaian egindako zulo batetik irten eta erositako guardia batek utzitako eskailera baten bidez kanpoan zain zituen bere gizonekin elkartzea lortu zuen. Noain (1521) eta Amaiurreko (1522) porroten ostean, Nafarroa Garaia guztiz konkistatuta zuten gaztelarrek, baina oraindik Nafarroa Beherea eta Pirinioen iparraldera zeuden lurraldeak mantentzen zituen. Bere aliatua zen Frantziako errege Frantzisko I.arekin batera Italiako gerran parte hartu zuen Hernike II.ak, Karlos V.a enperadorearen germaniar-espainiarren armadaren aurka, baina galdu eta bi erregeak preso hartu zituzten. Kolpe gogorra izan zen Nafarroa subiranoaren berreskuratze ahaleginetarako.

Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525) (Txalaparta).