Nafarroako Diputazioak babesa eta laguntza eskaini zion Gipuzkoakoari, bertako irakasleei euskararen ezagutza eskatzeko. Bi hilabete lehenago Gipuzkoako Diputazioak bidalitako txosten bati erantzunez, Ramon Eseverri Nafarroako presidenteordeak sinaturiko gutuna euskararen aldeko aldarriz josia dago: “El pueblo vasco-navarro, como todos los pueblos del mundo, tiene derecho perfecto é indiscutible á su lengua”, zioen, besteren artean. Araba eta Bizkaiko diputazioekin elkarlanean jardun eta lauek eskaera betetzeko batera lan egiteko proposamena ere jasotzen zuen gutunak.
Iturria: Nafarroako Diputazioa, Diputación Foral y provincial de Navarra: acuerdo de 11 de enero de 1896 (1896).