106 gerrillari eta bost preso sozialek egin zuten ihes Punta de Carretas espetxetik, Uruguain

Duela
55
urte

1971ko irailaren 6an,

106 gerrillari eta bost preso sozialek egin zuten ihes Punta de Carretas espetxetik, Uruguaien. Gerrillari gehienak MLN-Tupamaros taldekoak ziren, tartean Pepe Mujica gerora herrialdeko presidente izandakoa. Ihesaldia burutzeko, 30 egunez presondegiko hiru solairuko ziegak elkar komunikatzeko eta beheko solairutik kanpoan zen etxe baterainoko zuloak egin zituzten. Munduan emandako preso politikoen ihesaldi handiena izan zen.
Uruguaiko Poliziaren hutsegiteen ondorioz armadak hartu zuen kontrainsurjentziaren ardura. Hurrengo urtean Tupamaroek heriotz-eskuadroietako lau kide hil ondoren, baina, erakunde iraultzailearekin amaituko zuen operazio odoltsua abiatu zuen armadak.

Saio bat eskeini zioten ihesaldi horri Fugas podcastean eta hainbat protagonistak kontatu zuten nola egin zuten.

Iturria:

Eduardo Anguita eta Daniel Cecchini, La espectacular fuga de ‘Pepe’ Mujica y 100 tupamaros de la cárcel con el ingeniero que planificó el túnel (Infobae, 2020ko otsailak 15).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...