Ikurrinaren debekua baliorik gabe utzi zuen Nafarroako Parlamentuak

Duela
9
urte

2017ko martxoaren 30ean,

Ikurrinaren debekua baliorik gabe utzi zuen Nafarroako Parlamentuak. Ikurren legea derogatzeko, UPN, PSN eta PPNren aurkako botoei Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrarenak gailendu zitzaizkien. UPNko eta PPko legebiltzarkideek Nafarroako banderak atera zituzten protesta modura, eta aretotik irten ziren Izquierda-Ezkerrako kide batek Espainiako Errepublikarena aterata erantzun zienean. 2003ko ikurren legea, udaletxeetan ikurrina jartzea debekatzen zuena, bertan behera utzi zuten horrela.

Iturria:

Naiz, El Parlamento de Nafarroa deroga la prohibición de la ikurriña (Naiz, 2017ko martxoak 30).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.