argia.eus
INPRIMATU
Ikurrinaren debekua baliorik gabe utzi zuen Nafarroako Parlamentuak

Ikurrinaren debekua baliorik gabe utzi zuen Nafarroako Parlamentuak. Ikurren legea derogatzeko, UPN, PSN eta PPNren aurkako botoei Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrarenak gailendu zitzaizkien. UPNko eta PPko legebiltzarkideek Nafarroako banderak atera zituzten protesta modura, eta aretotik irten ziren Izquierda-Ezkerrako kide batek Espainiako Errepublikarena aterata erantzun zienean. 2003ko ikurren legea, udaletxeetan ikurrina jartzea debekatzen zuena, bertan behera utzi zuten horrela.

Iturria: Naiz, El Parlamento de Nafarroa deroga la prohibición de la ikurriña (Naiz, 2017ko martxoak 30).