2017ko ekainaren 9an,
Independentzia erreferendumaren data iragarri zuen Kataluniako Generalitateak: urriak 1. 2015eko hauteskundeen ostean indar subiranistek gehiengoa eskuratuta, erreferenduma antolatzea helburu izango zuen gobernua osatu zuten. Madrilekin tentsioa igotzen joan zen, harik eta irailean goia jo zuen arte, Generalitateko zenbait kargudunen atxiloketarekin. Urriaren lehenean erreferenduma burutu zuten, %43ko parte-hartzea izan zen eta baiezkoak irabazi zuen alde handiz. Hala ere, munduari bira eman zioten Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren bortizkeriaren aurrean hauteslekuak babesten zituzten herritarren irudiek. Espainiako Poliziak, hurrengo asteetan goi kargu ugari espetxeratu zituen eta beste askok erbestera joan behar izan zuten.
Iturria:
Iturria: ARGIA, Katalunia independentziarantz kanala.