Zaldibiko hamar emakume espetxeratzeko agindu zuen alkateak, "jarrera desegokiak izateagatik”

Duela
378
urte

1646ko ekainaren 04an,

Zaldibiko hamar emakume espetxeratzeko agindu zuen alkateak, “jarrera desegokiak izateagatik”. Aipatu jarrerak, hain zuzen ere, ezkondu gabe sexu-harremanak izatea ziren. Emakumeek hala eskatuta, deklaratzen utzi zieten, eta horietan azaldu zuten harremanetako asko engainuz edo bortxaz izan zituztela, eta denek zeukaten haurren bat edo beste beren kargu. Haur horien aiten aurka ez zen ezer egin.

Emakumeak Barbara Agirre, Maria Bauptista Agirre, Maria Albisu, Maria Bartzelona, Margarita Eleizegi, Maria Juaniz Iraola-Agirre, Katalina Iztueta, Maria Gartzia Jauregi, Maria Arroiz Mendiola eta Mariana Mendiola ziren. Atxilotu ostean, lortu zuten deklaratzea, beren kasuak haizatu ziren eta zenbait egunera askatu zituzten.

Iturria:

Mikel Urteagak Ordiziako udal artxiboan aurkitutako testigantzak.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte
Duela
270
urte
Duela
825
urte