argia.eus
INPRIMATU
Eugen Beihl ohorezko kontsul alemaniarraren bahiketa aldarrikatu zuen ETAk

Eugen Beihl ohorezko kontsul alemaniarraren bahiketa aldarrikatu zuen ETAk. Erakunde armatuaren hamasei kideren aurkako Burgosko Prozesuari nazioartean oihartzuna emateko eta presioa eragiteko ekintza izan zen. Donostian bahitu ostean, Zuberoako Montori herrian izan zuten gordeta, abenduaren 25ean Wiesbadenen aske utzi zuten arte. Bahiketak iraun bitartean, ihes egitea lortu zuen behin Beihlek, baina herriko taberna batera laguntza eske joatean, bertan zirenek auto batean sartu eta berriro ETAko kideen esku utzi zuten. Burgosko Prozesuaren epaia atera aurretik Beihl askatzeak presio handiagoa jarri zuen erregimen frankistarengan, ETAk eskuzabal jokatu baitzuen, iritzi publikoaren begietara.

Iturria: Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, III. Liburukia, 1970-1973. Entre Burgos y Carrero (Txalaparta).