Australian 24 untxi askatu zituzten europarrek eta historiako kolonizazio azkarrenetako bat hasi zen

Duela
165
urte

1859ko abenduaren 25an,

Australian Europako 24 untxi askatu zituzten eta hala, hasi zen historiako kolonizazio azkarrenetako bat. Thomas Austin kolonoak enkargatu zituen, ehiza-kirolerako. Inongo kontrapisurik gabe, urtean 100 kilometro mendebalderantz zabaldu zen espezie hau ordea, izurrite kontrolaezin bilakatu zen flora eta faunarentzat. Ugaztun espezie batek inoiz egindako kolonizazio bizkorrena izan zen eta 50 urtean irla osora hedatu ziren. Sistema bat kolapsora eraman dezaketen faktoreen adibide gisa hartzen da.

Iturria:

Nagore Irazustabarrena Uranga, Bi dozena untxi Australia suntsitzeko (ARGIA, 2019ko irailak 29).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
35
urte
Duela
75
urte