Ernesto ‘Che’ Guevararen gorpua aurkitu zuten Boliviako Vallegrande herrian

Duela
29
urte

1997ko ekainaren 28an,

Ernesto ‘Che’ Guevararen gorpua aurkitu zuten Boliviako Vallegrande herrian. Beste sei gerrillariren gorpuekin batera zegoen, fosa batean ehortzia. Zientzialari kubatar talde batek exhumatu zuen. 30 urte lehenago hil zuen iraultzaile internazionalista Boliviako armadak, CIAren laguntzaz. Gorpuzkinak Kubara eraman eta omenaldi jendetsuak egin ostean, Santa Klara hirian lurperatu zituzten, bere mausoleoan.

Iturria:

Freddy Pérez Cabrera eta Orlando Oramas León (Granma, 2007ko azaroaren 26an).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.