Thomas Sankara jaio zen Burkina Fason

Duela
75
urte

1949ko abenduaren 21an,

Burkina Fason Thomas Sankara jaio zen. Herrialde horretako gobernu iraultzailearen buru izan zen 1980ko hamarkadan, eta eraldaketa sozial eta politiko sakonak egin zituen. eta kontinente osoan figura politiko garrantzitsua izan zen eta Che Guevara afrikarra ere deitzen zioten. Herrialde kolonizatzaileei Afrikako herrialdeek ez zietela kanpo zorra ordaindu behar defendatzen zuen. Bere aurkako estatu kolpean hil zuten 38 urterekin.

Agintean egon zen lau urteetan ondorengoak egin zituen, besteren artean:

  • Bere soldata hileko 450 dolarrera jaitsi zuen, eta bere ondasunak ondorengoak zirela sinatu: auto bat, lau bizikleta, hiru gitarra, hozkailu bat eta hondatutako izozgailu bat.
  • Gobernuaren jabetzakoak ziren Mercedes autoen flota osoa saldu zuen eta Burkina Fasoko autorik merkeena zena hautatu zuen bere auto ofizial.
  • Aste gutxian 2,5 milioi haur txertatu zituen meningitisaren, sukar horiaren eta elgorriaren aurka.
  • 350 eskola sortu zituen.
  • Alfabetatze kanpaina nazionala abian jarri zuen 1983an. Orduan %13 ziren irakurtzen zekiten herritarrak, eta 1987rako %73ra igo zuten kopurua.
  • Lur-jabe handien lurrak nekazarien artean banatu zituen.
  • Ezkontza behartuak debekatu zituen.
  • Sahelen desertifikazioa geratzen laguntzeko, 10 milioi zuhaitz landatu zituzten.
  • Estatu osoko herriak artikulatuko zituen errepide eta trenbideak eraiki zituen.
  • Nazioarteko laguntza ekonomikoari uko egin zion, ondorengo esaldiarekin: "Elikatzen zaituenak, kontrolatu egiten zaitu".
  • Kanpo zorrari aurre egingo ziokeen Afrikako herrialdeen batasunaren alde lan egin zuen, argudiatuz txiro eta zapalduek ez dutela zertan ordaindu herrialde aberats eta zapaltzaileei.
  • Armadarentzat elikagaiak hornitzeaz arduratzen zen gunea, herritar guztientzat irekitako supermerkatu bilakatu zuen, eta herrialde osoko lehen supermerkatua izan zen.
  • Bere bulegoan aire egokitua erabiltzeari uko egiten zion, argudiatuz, burkinar aberats gutxi batzuek baino ordaindu ezin zuten luxua zela.

Iturria:

Pello Zubiria, Thomas Sankara Burkina Fasoko kapitain gorri hura (ARGIA, 2007ko ekainak 7).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
35
urte
Duela
75
urte