AEBetako Kapitolioa hartu zuten indarrez Donald Trumpen eskuin muturreko jarraitzaileek. Bere lehen agintaldia amaituta, hauteskunde presidentzialak galdu zituen eta Alderdi Demokratako Joe Bidenek irabazi. Trumpek ez zuen emaitza onartu eta hauteskundeetatik bi hilabetera, bere zaleak protestan bidali zituen Washington DCko Kapitoliora. Segurtasun-neurriei iskin egin eta indarrez sartu ziren eraikinean, Bidenek agintea hartzea eragotzi nahian. Irudi bitxiak utzi zituen asaltoak, zenbait fanatiko mozorrotuta joan baitziren. Erasoan bost pertsona hil ziren eta analista askok estatu kolpe saiakeratzat jo zuten gertaera.
Iturria: Ignacio Ramonet, La era del conspiracionismo. Trump, el culto a la mentira y el asalto al Capitolio (Clave intelectual).