Euskarazko lehen opera estreinatu zuten arrakasta handiz: Txanton Piperri

Duela
127
urte

1899ko urtarrilaren 6an,

euskarazko lehen opera estreinatu zuten arrakasta handiz: Txanton Piperri. Donostiako Zentro Katolikoan izan zen lehen emanaldia  eta libretoa Alemaniako Leipzig hirian inprimatu zen. Toribio Alzagak idatziriko hitzek Buenaventura Zapirainek moldatutako musika izan zuten lagun. Abesti abertzale ospetsu bilakatu zen berehala. 2012an ESAITek Euskal Selekzioaren ereserki izendatu zuen.

Horrela dira hitzak:

Euskal Herriko semeak gera,
zor dioguna bizia.
Beraren alde emango degu,
zainetako odol guztia.

Bere lege eta hizkuntza ederrari,
degu maitasuna haundia.
Hil arte oihu egingo degu,
bizi bedi Euskal Herria!

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.