Erdi Aroko emakume kopistak

Irudia: The British Library Board
Irudia: The British Library Board
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista lanetan aritu zirela, liburuetako batzuek kopiatzailearen izena ere idatzita dutelako. 23.774 izkribu aztertu dituzte, eta horietatik 254 emakumeek idatziak direla ondorioztatu dute %1,1 beraz. 

Baina dokumentu askok ez dute kopistaren sinadurarik, beste askotan ezin da identifikatu idazlariaren generoa, eta ikerlariek uste dute oraindik identifikatu gabeko askoz gehiago daudela eta, hala, portzentajea handiagoa izango zela.


Irakurri gehiago: Denboraren makina Historia
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.