Bilboko eta Iruñeko manifestazioetan milaka lagun elkartu dira. Palestinarekin elkartasuna plataformak “basakeria geldiarazteko” aukera bakarra dagoela azpimarratu du: Israelgo Estatua desagertzea. Urgentziazko eskariak egin ditu plataformak, besteak beste Palestinari erresistentziarako eskubidea onartzea eta konplize diren gobernu, enpresa eta alderdiak presionatzea sionismoarekin harremana hausteko. Manifestazioak eta protestak mundu osoan egin dira, Israelek Gazaren aurkako sarraskia hasi zuela urtebete igaro denean.
Urriaren 7an beteko da urtebete Israelek Gazan genozidioa hasi zuenetik. Sarraskiak ez du etenik eta Euskal Herriko herritarrak kalera atera dira Palestina babesteko eta Israelen eta haren konplizeen jarrera salatzeko.
Bilbon, urriaren 5ean, 12:00ak jota abiatu da manifestazioa. Palestinarekin elkartasuna plataformak antolatu du eta manifestazio buruak mezu hau eraman du pankartan: Palestinar erresistentzia babestu. Israel eta bere konplizeei aurre egin. Udaletxerako bidean manifestariek hainbat lelo oihukatu dituzte: Israel boikot, Palestina askatu, Gora palestinar erresistentzia edoIsrael hiltzaile, Europa laguntzaile. Ondo mezuak ere irakurri ahal izan dira manifestazioan zehar: Euskal instituzio burgesak sarraskiaren konplize, BBVA hiltzaile! Israel eta bere konplizeei aurre egin!.
Manifestazio amaierako agiria arabieraz, euskaraz eta gaztelaniaz irakurri dute. Sarraskiari aterabidea emateko modu bakarra dagoela azpimarratu du Palestinarekin elkartasuna plataformak: Israelgo Estatuaren desagerpena. “Israelen zilegitasuna ez onartzearekin batera” urgentziazko hiru alor aipatu ditu plataformak: batetik, “palestinarren eta sionismoak kolpatutako herrien erresistentziarako eskubidea defendatzea”; bestetik, “konplize diren gobernu, enpresa eta alderdi guztiak presionatzea sionismoarekin era guztietako harremanak hautsi ditzaten”; eta azkenik, “gure anai-arreba palestinarren aldeko eta gerrara eta genozidiora garamatzan kapitalismoaren kontrako antolakuntza internazionalista indartzea”.
Europaren eta Amerikako Estatu Batuen babesa
Plataformak gogorarazi du 76 urte daramatzala genozidioak. Gehitu du Israelek hala jarraitzeko “ezinbesteko baldintza” duela Mendebaldeko bloke inperialistaren babesa. Israel bere kabuz ari denik ukatu du: “Estatu Batuetako eta Europako gobernuak, enpresak eta alderdiak dira Israel armaz edo babes mediatikoz hornitzen dutenak”. Agirian azpimarratu dute Israelek Palestinaz harago jo nahi duela, eta “bere lurralde-goseak” ez duela mugarik. Sirian, Iranen, Yemenen, eta bereziki, Libanon egindako erasoak salatu dituzte eta gehitu dute sionismoak “eskuak libre” dituela lurraldean zehar hedatzeko “NATOren bloke geopolitikoaren base militarra den heinean”.
Iruñean Israelekin harremanak haustea eskatu dute
Yala Nafarroa Palestinarekin elkarteak antolatu du manifestazioa Iruñean, Genozidio bat, 76 urteko erresistentzia lelopean. Antolatzaileen arabera, 12.000 lagun elkartu dira. Elkarteak adierazi duenez, “hau ez da Israel Palestinaren aurka egiten ari den gerra bat, baizik eta Israel eta AEBak bizi nahi dugun munduaren aurka egiten ari direna”. Nafarroako Gobernuari, Espainiakoari eta Europar Batasunari eskatu die atzerapenik gabe arma blokeoa ezartzea Israeli; Palestinan, Sirian, Libanon eta Yemenen berehalako su-eten iraunkorra ezartzea; okupazioaren amaierari buruz Nazioarteko Justizia Auzitegiak ezarritako eskakizunei men egitea; Israelekin harremanak haustea; eta haren kirol- eta kultura-adierazpen guztiei betoa jartzea, "Israelek ez baitu bere burua defendatzen, eraso egiten du".
Behean, Ahotsa.info-ren bideoa Iruñeko manifestazioaz:
Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.
Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.
Joan den ostiralean Israelek Iran eraso zuenetik, bi herrialdeek bata bestea erasotzen jarraitzen dute. Ali Khamenei Iraneko liderra hilko dutela diote Israeleko agintariek, AEBen parte hartze zuzena eskatzen dute, baina AEBetako lehendakari Donald Trumpek ez du oraindik erabaki... [+]
Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.
3.000 zauritu ere utzi dituzte Israelgo armadaren erasoek. Maiatzaren bukaeran berrekin zioten laguntza humanitarioari, GHF fundazio estatubatuarraren eskutik; eta ordutik, bertaratutakoei tiro egin diete soldadu israeldarrek.
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]
Duela urtebete, toki honetan bertan, existitzen ez zen herri bati buruz idatzi nuen, eta existitzen ez den herri horrek Palestinako genozidioa geldiarazten lagunduko zuela amestu nuen. Argi dago ez dugula lortu. Urtebete geroago, oraindik ere, haurren hilketa masiboak eta herri... [+]
Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.
Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]
Mundu guztia Gazari begira ari da orain. Baina Palestina ez da lur hori bakarrik. Bada beste lurralde bat, izen bera duena, ostutako lurren atzean, moztutako gorputz adarra nola begiratzen diona galdutako lurrari: Zisjordania, eta, egoera are bereziagoan, Jerusalem. Lurralde... [+]
Euskal Herriko ordezkaritza gara Gazara Martxan. Egiptora etorri gara mezu argi batekin: genozidioa salatzeko, blokeoarekin amaitzeko eta Israel estatu genozidarekin harreman guztiak eteteko exijitzeko.
Gure elkartasun ekintzaren aurrean, aginte sionistaren eta... [+]
Antolakuntzak salatu du Poliziak jarraitzen duela martxako partaideak atxilotzen eta tratu txarrak ematen. Kezka berezia agertu du Saif Abukeshek martxako presidentekidearen egoeragatik: astelehen arratsaldean atxilotu zuten, tratu txar “larriak” eman... [+]
Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.
Ezer geratu bada argi pasa den astean Londresen Txinako eta AEBetako merkataritza-arduradunen artean adostu zuten “esparru-akordioan” (batek daki zer esan nahi duen zehazki esamoldeak; “Genevako akordioari buruzko akordioa” dela diote batzuek), hauxe izan... [+]