Neolitoko piragua sofistikatuak

Argazkia: Museo delle Civiltà de Roma
Argazkia: Museo delle Civiltà de Roma
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

1992. eta 2006. urteen artean, Erromako Bracciano lakuko uretan, Neolito goiztiarreko La Marmotta aztarnategia industu zuten. Berriki, Plos One aldizkarian han aurkitutako bost piraguen inguruko ikerlana argitaratu dute. Ontziak 7.000-7.500 urte inguru dituztela ondorioztatu dute.

Ez dira inoiz aurkitutako ontzirik zaharrenak, baina bai Mediterraneoan aurkitutako garai hartako bakarrak.

Bost zuhaitz espezietatik ateratako egurrez eginak daude piraguak eta lehen nekazal komunitateek zeukaten sofistikazio teknologikoaren adierazle dira. Mario Mineo ikerlariaren hitzetan, "benetako itsas ingenieritzaren emaitza dira".


ASTEKARIA
2024ko apirilaren 14a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Eguneraketa berriak daude