Oñatiko XUP antzerki taldeko kideek sortu zuten Beita antzezlana, eta websail bihurtuta eta lantaldea handituta pantailara ekarri dute. Pantaila txikietara ekarri ere, mugikorretara. Kuadrillako festa batean gertatutako sexu erasoa oinarri hartuta, publikoak hausnartzea dute helburu. Zortzi aktore dira, eta horietako birekin, Maddi Altolagirre eta Paula Polorekin, hitz egin dugu.
Nola sortu da Beita proiektua?
Maddi Altolagirre: Antzezlan gisa jaio zen duela bi urte inguru. Taldekide bati bururatu zitzaion oholtzatik pantailara igarotzea ideia ona izan zitekeela, eta aurrera jarraitzea erabaki genuen. Horrela hartu du websail formatua.
Zein da kontatu duzuen istorioa?
Paula Polo: Kuadrillako parranda batean kide batek beste bati eraso egiten dio, baina ez da ikusten nork. Eki erasoa jasan duenaren lagunik onena da, eta gertatutakoa ikertzen saiatzen da, erasotzailea nor izan den argitzeko.
M. Altolagirre: Thriller eran dago kontatuta. Egiaren bilaketa horretan zenbait sekretu ikusiko dira, baita gainerako kideek eraso baten aurrean hartzen duten jarrera ere. Jokamolde horiek plazaratu eta salatu nahi izan ditugu.
P. Polo: Pertsonaia guztiek ezberdin jokatzen dute, baina guztiek dute ezaugarri bat komunean: berekoikeria. Guztiek begiratzen diote gehiago euren buruari lagunari baino.
Bestelako gai batzuk ere landu dituzue.
M. Altolagirre: Trama nagusia sexu erasoa izan arren, gazteon egunerokotasuneko zenbait gatazka ere landu ditugu; esate baterako, drogen salmenta, apustuekiko menpekotasuna, heriotzaren dolua edota bikote harreman irekiak. Gai asko ukitu ditugu, publikoa identifikatuta sentitzeko modukoak.
Istorio bera kontatzen da antzerkian eta websailean?
M. Altolagirre: Oinarria bera da, baina websailak aukera eman digu luzatzeko. Pertsonaia bakoitzaren bizitzan gehiago sakondu dugu eta elkarren arteko harremanak hobeto azaldu ditugu.
Nortzuk hartu duzue parte?
M. Altolagirre: Irazan Oñatiko antzerki taldea da, eta gazteen taldea da XUP. Bertako zortzi kide gara aktoreok, guztiak oñatiarrak: Sara Arregi, Malen Perez de Arenaza, Danel Teran, Izar Mendiola, Ander Murillo, Aitor Gomez eta Paula eta biok. Bertan sortu genituen ideia eta gidoia, baina websailerako lantaldea handitu egin dugu, kalitatea nahi genuelako. Oñatikoak ez direnak ere badira tartean, zenbait adinetakoak.
P. Polo: Ez genuen bilatzen taldekideak profesionalak izatea. Nahi genuena zen lana gure estilora egiten duen eta artea maite duen jendea.
Zein da estilo hori?
P. Polo: Bakoitzak bere ardura izan du eta zekiena aportatu du. Batera egin dugu lan eta inor ez da besteak baino gehiago izan, guztia adostua izan da. Ez dakigu oso ongi non sartu garen, inoiz ez dugu egin telesail edo websail bat, eta proiektua sortzerakoan eta grabatzerakoan elkarri gauza ugari erakutsi dizkiogu.
M. Altolagirre: Horrez gain, helburua ez da sekula ekonomikoa izan, gure baloreak eta mezua zabaltzea baizik.
Zertan eragin nahi diozue publikoari?
P. Polo: Hausnartzea nahi dugu. Sexu erasoaren aurrean pertsonaiek hartzen dituzten jarrerak errealitatean gertatzen diren arren, horiek normaltzat ez jotzea nahi dugu. Publikoak bere burua egoera horretan imajinatu eta hartu izan dituen edo har ditzakeen jarrerak pentsaraztea, hausnartzea.
"Gazteok sortutako proiektua da, eta
uste dugu gure errealitatea hobeto erakusten lagundu digula"
Norengana iritsi nahi duzue?
M. Altolagirre: Batez ere gazteengana, nahiz eta helduagoek ere ikusteko modukoa den. Gazteok sortutako proiektua da, eta uste dut gure errealitatea hobeto erakusten lagundu digula horrek.
P. Polo: Onuragarria da beste publiko batek ere ikustea zer gertatzen den berea ez den belaunaldi batean.
Noiz eta non ikusi ahal izango dugu websaila?
M. Altolagirre: Ekainaren 25ean argitaratuko dira lehen lau kapituluak, Gaztea irratiko Youtube-ko kanalean. Hurrengo laurak, berriz, uztailaren 4an. Hamabost minutu inguruko zortzi kapitulu izango dira denera.
P. Polo: Aurrestreinaldia ekainaren 16an egin genuen, Oñatiko Santa Ana antzokian.
M. Altolagirre: Hasiera ofiziala etxean eman nahi izan diogu.
Sare sozialetan martxan zaudete jada.
M. Altolagirre: Instagramen (@beitawebsaila) hasi gara komunikazio kanpainarekin, eta lehen kapitulua igo bitartean zenbait material igoko dugu: pertsonaien aurkezpenak, trailerrak… Nahiz eta gure lan nagusia websaila den, baliabide gehiago ere landu ditugu. Pixkanaka igoko ditugu teaserrak, elkarrizketak…
P. Polo: Guretzat berria da sare sozialetan ere gure lanak plazaratzea. Azken urteetan aldatu egin da ikus-entzunezkoak plazaratzeko modua, eta orain sare sozialak ere proiektuen parte dira.
M. Altolagirre: Gure publikoa gaztea den heinean sare sozialak guregana gerturatzeko beste modu bat dira.
Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.
Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]
Beethovenen 'Missa Solemnis'
Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.
-------------------------------------------------------
Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]
Bretainiako adierazpide musikal zein literarioen sustatzaile eta banatzaile nagusia izan da Breizh kooperatiba. Ia zazpi hamarkadetako ibilbidean ehunka egile bretainiarren lanak editatu eta ekoitzi ditu, horietako hainbat bretoieraz.
Norabide bakarrean
721-Gogor Gabiltza
Autoekoizpena, 2025
---------------------------------------------------------
Askotan, guraso garenon kezka bat da ea seme-alabek gure aholku edo "txapak" aintzat hartuko dituzten, jakitun izanda, era berean, guri kontra... [+]
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025
George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]
Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]
Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.
Reggaetonarekin eta antzekoekin, musika estilo bat ez ezik, Puerto Ricok beste ideia bat zabaldu du mundu osora: turistifikazioaren eta iragan kolonialaren artean dagoen lotura estua. Milioika jarraitzaile dituen Bad Bunny artista da mezu horren bozgorailu. Azken diskoan Jorell... [+]
HIL FABOREZ FEST
Lekua: Ibaola Harriak, Eskuernaga.
Taldeak: Lukiek, Las Sexpeares, Seggs Tape, GAL, Chuleria Joder!, Aposapo, Bayou la Batre, Borla, Türbot, Malakias MX3
Data: 2025eko ekainaren 14a.
--------------------------------------------------------
Frantziako gobernamentüak ekonomiak egin nahian, leküko kolektibitateer eta eskülder sos pübliko gütigo banatü dü. Horrek ondorioak badütü, ekonomia handiena kültüran egin beita. Intermitenteek nekeziak ezagütze... [+]
Ez dute itxiko, baina orain arte eskaini duten programazioari ezin izango diote eutsi. "Bira txikiago bat" izango dela zabaldu dute sare sozialetan.
El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]
Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]