Azken bi saioak jokatuta, osatu dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak

  • Urriaren 11ko saioa, Galdakaon, Irune Basagoitik irabazi du; 12koa, Galdakaon, Ibai Amillategik. Lehen bost saioetako irabazleez gain, puntuazio altuena lortu duten beste sei bertsolari sailkatu dira finalaurrekoetara.

Xenpelar Dokumentazio Zentroa.

2025eko urriaren 13an - 09:44
Azken eguneraketa: 11:16
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zapatuan eta domekan jokatu dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko azken bi saioak, Galdakaon eta Getxon, hurrenez hurren, eta osatu da finalaurrekoetara sailkatutakoen zerrenda. Irune Basagoitik bildu ditu puntu gehien Galdakaon, 473; eta Ibai Amillategik Getxon, 470,5. Finalaurrekoen lehen bueltan hamazortzi bertsolari ariko dira bertsotan: aipatutako bi horiez gain, gainontzeko hiru saioetako irabazleak ere sailkatu dira, baita puntuazio altuena lortu duten beste sei bertsolariak ere. Gainontzeko zazpi bertsolariak 2023ko finalistak dira.

Dagoeneko bost saio jokatu dira txapelketan, osatu da lehen fasea. Irune Basagoitiz eta Ibai Amillategiz gain, beste hiru bertsolari hauek sailkatu dira zuzenean, euren saioa irabazita: Aitor Bizkarra, Txaber Altube eta Unai Mendiburu. Gainontzeko sei sailkatuek puntuazioz lortu dute finalaurrekoetarako txartela; 452 puntuetan utzi dute sailkapenerako langa.

Hori horrela, urriaren 26an hasiko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetako lehen bueltako saioak, Zeanurin. Bertan, sei bertsolari hauek ariko dira bertsotan: Aissa Intxausti, Aitor Bizkarra, Bittor Altube, Imanol Uria, Jone Uria eta Oihana Bartra. Bigarren saioan, Abadiñon, azaroaren 2an, beste sei bertsolari hauek izango dira: Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga, Enare Muniategi, Maite Sarasola, Txaber Altube eta Unai Mendiburu. Eta azken saioa Barakaldon izango da, azaroaren 9an, sei bertsolari hauekin: Ibai Amillategi, Irune Basagoiti, Lurdes Ondaro, Mikel Goiriena, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia.

Hiru finalaurreko horietatik hamabi bertsolari sailkatuko dira finalaurrekoen bigarren bueltara, azaroaren 15ean Bermeon eta azaroaren 22an Markina-Xemeinen. Azken saio horretan jakingo da zein zortzi bertsolari sailkatuko diren Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera: abenduaren 20an Bilboko La Casillan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
2025-10-07 | Bertsozale.eus
Unai Mendiburuk irabazi du Mungiako saioa

Mungiako Olalde aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko hirugarren saioa. Saioa irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da Mendiburu.


2025-09-29 | Bertsozale.eus
Aitor Bizkarrak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa
Urdulizko Kultur Etxean jokatu da txapelketako lehenengo saioa. Finalaurrekoetarako sailkatu da Bizkarra. Datorren larunbatean jokatuko da lehenengo faseko bigarren saioa, Lekeition.

2023-12-18 | Bertsozale.eus
Nerea Ibarzabal Salegik irabazi du 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Bertsozalez lepo egon da Bilbao Arena: 4.400dik gora zale egon dira bertan. Ibarzabalekin batera, Jone Uria Albizurik kantatu du buruz burukoan.

2023-12-11 | Bertsozale.eus
BegoƱa Iturrizak jantziko dio txapela Bizkaiko txapeldunari
Bizkaiko Bertsozale Elkartearen sorrerako kide izan zen Iturriza, 1980ko hamarkadan. Aurten, elkartearen 40. urteurrenaren baitan, sorrerako kideen beharrari aitortza egin gura dio; 2023ko irabazleari jantziko dio txapela.

2023-11-27 | Bertsozale.eus
Nerea Ibarzabalek irabazi du Lemoako finalaurrekoa eta osatu da finala
Hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatu da larunbatean Lemoan; sarrera guztiak agortuta egon dira astebetean

2023-11-20 | Bertsozale.eus
Jone Uriak irabazi du Santurtziko finalaurrekoa
Santurtziko Serantes kultur aretoan jokatu da bigarren finalaurrekoa, eta, irabaztearekin batera, algortarra finalera sailkatu da. Azken finalaurrekoa Lemoan jokatuko da, azaroaren 25ean.

2023-11-13 | Bertsozale.eus
Xabat Galletebeitia da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalista
Berrizko Olakueta frontoian jokatu da lehen finalaurrekoa, eta bertan irabaztearekin bat, lekeitiarra finalera sailkatu da. Hurrengo finalaurrekoa Santurtzin jokatuko da, azaroaren 18an.

2023-10-23 | Bertsozale.eus
Unai Mendiburu nagusi Erandioko kanporaketan
Erandioko Merkatu Zaharrean jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa. Saioa irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da algortarra.

2023-10-09 | Bertsozale.eus
Ibai Amillategik irabazi du Gernika-Lumoko kanporaketa

Gernika-Lumoko Lizeo antzokian jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa. Saioa irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da gernikarra.


2023-10-02 | Bertsozale.eus
Mikel Goirienak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa
Mungiako Olalde aretoan jokatu da kanporaketa. Finalaurrekoetarako sailkatu da Goiriena. Igandean jokatuko da bigarren kanporaketa, Gernika-Lumon.

2021-12-20 | Bertsozale.eus
Nerea Ibarzabal Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapeldun

Ia 4.000 lagun elkartu dira Bilbao Arenan gaur arratsaldean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean; Joseba Etxebarriak eta Moises Enbeitak jantzi diete txapela Ibarzabali entzuleen txalo artean; Jone Uriagaz jokatu du buruz-burukoa.


2021-12-06 | Bertsozale.eus
Nerea Ibarzabalek irabazi du Larrabetzuko finalaurrekoa eta osatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala

Hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatu da abenduaren 4an Larrabetzun; bete-bete egin da frontoia.


2021-11-29 | Bertsozale.eus
Etxahun Lekuek irabazi du Galdakaoko finalaurrekoa Bizkaiko Bertsolari Txapelketan

Galdakaoko kiroldegian jokatu da azaroaren 27an Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa; finalerako txartela lortu du larrabetzuarrak.


2021-11-22 | Bertsozale.eus
Gorka Pagonabarraga da Bizkaiko Txapelketako lehenengo finalista

Etxebarriko frontoian jokatu da azaroaren 21ean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa; finalerako txartela lortu du durangarrak.


2021-11-08 | Bertsozale.eus
Erabakita geratu dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak

Sei kanporaketak jokatu ostean, osatuta geratu da finalaurrekoetan zerrenda.


Eguneraketa berriak daude