Euskara “mundu guzira” zabaltzeko 1545ean Bernat Etxeparek idatzitako Linguae Vasconum Primitiae liburua ikusgai jarri dute Baionako Euskal Museoan, urtarrilaren 11ra arte. Inprimatutako lehen edizio horretatik ezagutzen den kopia bakarra Frantziako Liburutegi Nazionalean gordetzen da, eta aldi baterako Euskal Herrian izango da. ARGIAk erreportaje zabala eskainiko dio datorren astekarian gaiari.
Euskaraz inprimatutako lehen liburuaren jatorrizko ale bakarra Euskal Herrira ekarri dute, aldi baterako bada ere. Bernat Etxeparek 1545ean idatzitako Linguae Vasconum Primitiae olerki-bilduma originala ikusgai dago Baionako Euskal Museoan. Ale hori Frantziako Liburutegi Nazionalean gordetzen dute, baina orain herritarrek gertuagotik ikusi ahal izango dute, hiru hilabetez urtarrilaren 11ra arte zabalik izango den erakusketan.
Bisita gidatuak izango dira hainbat egunetan, euskaraz zein frantsesez, eta horrez gain ikasleak ere espero dituzte erakusketan
Lehen aldia da Etxepareren liburua Ipar Euskal Herrira ekarriko dutena –2011 Gasteizen jarri zuten ikusgai, Eusko Legebiltzarreko erakusketa aretoan–, eta lehen aldia hainbeste denboraz, gainera.
Larunbatean egin dute erakusketaren inaugurazioa eta bertan izan dira elkarlanean aritu diren erakundeetako ordezkariak, hala nola: Euskal Museoko zuzendari Sabine Cazenave, Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Irene Larraza, eta Frantziako Liburutegi Nazionaleko liburu bakanen erreserbako zuzendari Jean-Marc Chatelain. “Zuek nik baino hobe dakizue zerk egiten duen baliotsu liburu hau, nik tamalez ez baitut euskara menderatzen. Baina uste dut liburu honek euskara hizkuntza literario gisa baieztatzen duela eta izateko arrazoi guztia zuela”, esan du Chatelainek bere hitzartzean.
Liburuak euskararen historian mugarri bat ezarri zuela diote adituek; biltzen dituen olerki-sorta profano eta erlijiozkoez gain, euskarari gorazarre egiten dieten Sautrela eta Kontrapas bertsoak ere badaude, “euskara jalgi hadi dantzara” ahapaldi ezagunak dakartzana. Etxeparek liburuan bertan aitortzen du euskara “mundu guzira” zabaltzeko intentzioz idatzi zuela, asmatu berria zen inprentaren laguntzaz. “500 urte pasa dira ia Bernat Etxeparek liburu horretan euskarari mundu guztira jalgitzeko deia egin ziola, guk uste dugu mezu hori indarrean dagoela oraindik”, azaldu du Larrazak.
Etxeparek liburuan bertan aitortzen du euskara “mundu guzira” zabaltzeko intentzioz idatzi zuela, asmatu berria zen inprentaren laguntzaz
Egitarau berezia, liburuaren kari
Erakusketan, benetako liburuaz gain, aukera dago Linguae Vasconum Primitiae-ren edizio digital bat orrialdez orrialde ikusteko. Euskal Museoko dokumentalista eta erakusketaren ardura zientifikoa daraman Audrey Farabosek azaldu duenez, “aukera eman nahi diogu jendeari euskaraz idatzitako lehen liburuaz gehiago jakiteko”. Horretarako, Baionako Mediatekak utzitako beste liburu baten alea paratu dute ondoan; okzitanieraz eta frantsesez idatzitako zuzenbide eta ohituren liburu bat da, garaiko “testuingurua” hobeto ulertzen laguntzen duena.
Farabosek hurrengo aste eta hilabeteetan liburuaren kari antolatu duten egitarau bereziaren berri ere eman du. Hala, bisita gidatuak izango dira hainbat egunetan, euskaraz zein frantsesez, eta horrez gain ikasleak ere espero dituztela argitu du erakusketaren arduradunak. Bestalde, abenduaren 6an Danserie Ensemble konpainiak kontzertua eskainiko du Santizpiritako elizan. Eta azaroaren 22an eta urtarrilaren 8an topaketak egingo dituzte, gaian adituak diren hizkuntzalari, idazle eta liburuzainen parte-hartzearekin.
Larunbateko inaugurazio ekitaldian erakundeetako ordezkariak eta herritar ugari izan dira, eta amaieran, Euskal Museoko patio biribilean Maider Bedaxagar kantariak Etxepareren liburuaren hainbat olerki eta pasarte abestu eta errezitatu ditu. Amaieran, bertaraturiko guztiek batera abestu dute: “Bertze jendek uste zuten, ezin eskriba zaiteien...”.
ARGIAk erreportaje zabala aste honetan
Datorren zenbakiko astekarian ARGIAk erreportaje zabala eskainiko dio euskaraz idatzi eta inprimitutako lehen liburuari, elkarrizketa eta argazkiekin.
Linguae Vasconum Primitie Euskal Herrira ekarri dutela baliatuta, liburuaz, Bernat Etxepareren bizitzaz eta garaiaz gehiago jakin nahi izan dugu horrela.
Bosgarren edizioa ospatuko dute ostiral eta larunbat honetan. Gaur eskolen eta profesionalen eguna izanen da eta publiko zabalagoari irekiko dizkiete ateak bihar. Euskara hutsezko azoka horren baitan, hamahiru euskal argitaletxe eta 60 bat animazio topatuko ditu bertaratzen den... [+]
Bilbok berriro ere zinema konprometituaren epizentro bihurtuko da urriaren 16tik 23ra, Film Sozialak Zinema Ikusezina Nazioarteko Jaialdiaren 17. edizioarekin.
Ahanzturaren leizea
Paco Roca eta Rodrigo Terrasa
Itzultzailea: Bego Montorio
Astiberri, 2024
------------------------------------
Zer gertatzen da Ahanzturaren leizea Txiki eta Otaegiri buruzko polemika betean irakurtzen denean? Guri iruditu zaigu ez dagoela momentu... [+]
Lohi Ensemble
Non: Montehermoso Kulturunean
Noiz: Irailaren 28an
-------------------------------
Igande arrats goibel eta hotz batez izan nuen, lehen aldiz, Lohi Ensembleren berri. Arabako musika eszena autogestionatuaz hitz egiteko Larraitzek jende jator pila bat... [+]
Bidasoako erraldoi eta buruhandien kalejira eta dantza ostean aurkeztuko dute Adur Larrea eta Gorka Bereziartuak Abentura erraldoia. Hegan liburua Irunen, urriaren 18an (larunbata), 17:30ean.
Naxker, Fermin Muguruza eta Bloñ musika taldeek, besteak beste, bat egin dute Musikariak Palestinarekin plataformak abiatutako Spotify-ren aurkako ekimenarekin. Hain justu, musika erreproduzitzeko aplikazio erraldoiaren jabe nagusiari, Daniel Ek-eik, egozten zaio Israelek... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
Eskoziako Highlandseko Eilean Donan gazteluan, XIII. mendeko orrazi bat aurkitu dute, ilea zehaztasunez banatu eta orrazkera elaboratuak egiteko erabiltzen zuten gravoir bat.
Baina aurkikuntzaren garrantzia ez datza piezaren funtzioan, dekorazioan baizik: kirtenean emakume... [+]
Elkarrekin esnatzeko ordua (Susa, 2016) Kirmen Uriberen nobelan oinarrituta, Karmele pelikula zine aretoetan estreinatzear da Asier Altuna (Bergara, 1969). Lehen lurreratzea Donostiako Zinemaldian izan du, eta bertako ateak ireki orduko eman dio elkarrizketa ARGIAri, goizean... [+]
Neskenegun arratsan Lurdes Iriondo pastorala Sohüta Hokin aurkezturik izan da herritarrei. Herriko gela gainezka zen eta kargudun ezberdinen hitz hartzeen ondotik herritar bakotxak bere izena eman du izan arizale ala laguntzaile izaiteko.
Emakumeak plazak hartzen hasi direnean herri askotan mutilak desagertzen hasi dira. 10-15 urteren buruan gizonek bakarrik dantzatzen zituzten dantzak ia emakumeek soilik osatutako dantzari taldearen esku gelditu dira. Badirudi gizonezkoei plaza emakumeekin konpartitzea ez zaiela... [+]
Azaroaren 1ean Agoitzen jokatuko den finalaurrekorako txartel zuzena eskuratu du Etxarri Aranatzeko bertsolariak. 120 bat bertsozale bildu dira Aurizko Kultur Etxean, txapelketako lehen saioa bertatik bertara jarraitzeko.