Julio Sotok irabazi du Mutiloako saioa, eta finalaurrekoetara sailkatu da

  • Azaroaren 8an Leitzan jokatuko den finalaurrekora zuzenean sailkatu da Iruñeko bertsolaria. 160 entzule elkartu dira Arangurengo Kultur Etxean, txapelketaren lehenengo faseko bigarren saioa zuzenean jarraitzeko.
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko urriaren 13an - 09:24
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Mutiloan jokatu da 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren saioa, herri horretako Kultur Etxean. 160 bertsozale inguru elkartu dira bertan, saioa zuzenean jarraitzeko. Sei bertsolari aritu dira kantuan, zozketak ebatzitako ordenean: Jabi Lezaun Landa, Idoia Granizo Uribarria, Sarai Robles Vitas, Beñat Astiz Isasi, Ekhiñe Zapiain Arlegi eta Julio Soto Ezkurdia. Gai-jartzaile lanak, aldiz, Iratxe Legarrak egin ditu. Nafarroako Bertsozale Elkarteak Arangurengo Udalarekin elkarlanean antolatu du saioa.

Behin ariketa puntuagarriak eginda, Julio Sotok eskuratu du puntu gehien (353), eta ondorioz, saioa irabazi eta azaroaren 8an Leitzan jokatuko den bigarren finalaurrekorako sailkapen zuzena lortu du. Haren atzetik sailkatu dira Sarai Robles (338,5), Ekhiñe Zapiain (329,5), Jabi Lezaun (309), Idoia Granizo (291) eta Beñat Astiz (285,5).

Honela geratu da saioko sailkapena:

1. Julio Soto Ezkurdia: 353
2. Sarai Robles Vitas: 338,5
3. Ekhiñe Zapiain Arlegi: 329,5
4. Jabi Lezaun Landa: 309
5. Idoia Granizo Uribarria: 291
6. Beñat Astiz Isasi: 285,5

Datorren larunbatean segituko du txapelketak, Iruritan jokatuko den saioarekin. Gizarte Bilgunean izango da saioa, 17:00etan. Han ariko dira kantuan Amaia Elizagoien Varela, Endika Legarra Nuin, Josu Sanjurjo Alzuri, Julen Zelaieta Iriarte, Patxi Castillo Graciarena eta Xabat Illarregi Marzol, Ainhoa Larretxea gai-jartzailearen aginduetara.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako Bertsolari Txapelketa
2025-10-07 | Bertsozale.eus
Eneko Lazkozek irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen faseko lehen saioa, Auritzen

Azaroaren 1ean Agoitzen jokatuko den finalaurrekorako txartel zuzena eskuratu du Etxarri Aranatzeko bertsolariak. 120 bat bertsozale bildu dira Aurizko Kultur Etxean, txapelketako lehen saioa bertatik bertara jarraitzeko.


2023-12-04 | Bertsozale.eus
Julio Soto da 2023ko Nafarroako txapelduna
Bere seigarren txapela irabazi du Julio Sotok, Eneko Lazkozekin buruz burukoa jokatu eta gero. Azken hamabi urteetan Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakari izandako Alaitz Rekondok jantzi dio txapela irabazleari.

2023-11-23 | ARGIA
Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako bi sarrera ditugu ARGIAko kideentzat

  Nafarroako Bertsolari Txapelketaren laguntzailea da ARGIA. Elkarlan horri esker, Iruñean abenduaren 2an jokatuko den finalerako bi sarrera helarazi dizkigu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, harpidedunen artean zozketatzeko.


2023-11-20 | Bertsozale.eus
Joanes Illarregik irabazi du Lesakako saioa, eta osatu da finala
Txapelketako azken finalaurrekoa irabazita, abenduaren 2an jokatuko den finalaurrekorako sailkapena eskuratu du Leitzako bertsolariak. Hain zuzen ere, hauek izango dira zortzi finalistak: Saioa Alkaiza, Julio Soto, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo,... [+]

2023-11-13 | Bertsozale.eus
Julio Sotok irabazi du Agoizko saioa, eta hura ere sailkatu da finalera
270 lagun inguru bildu dira Agoizko Kultur Etxean, txapelketako bigarren finalaurrekoa jarraitzeko. Julio Sotok lortu du puntu gehien (543,5) eta abenduaren 2an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalerako sailkapen zuzena eskuratu du.

2023-10-23 | Bertsozale.eus
Eneko Lazkozek irabazi du Leitzako saioa, eta osatu dira finalaurrekoak
Azaroaren 19an Lesakan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu du Etxarri Aranazko bertsolariak. Gaurkoarekin itxitzat eman da final-laurdenen fasea, eta ondorioz, osatu da finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrendan. 200 entzule inguru bildu dira Leitzako... [+]

2023-10-09 | Bertsozale.eus
Sarai Roblesek irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa, Iruritan
Azaroaren 4an Altsasun jokatuko den finalaurrekorako txartel zuzena eskuratu du Barañaingo bertsolariak. 140 bat bertsozale bildu dira Iruritako Gizarte Bilgunean, txapelketako lehen saioa bertatik bertara jarraitzeko.

Lehiarako prest

Nafarroako bertsolari txapelketa (aurre-kanporaketa)
Non-Noiz: Etxaurin, ekainaren 2an.
Parte-hartzaileak: Bittori Elizalde, Egoitz Gorosterrazu, Ainara Ieregi, Aitor Irastortza Arrizurieta, Saats Karasatorre, Eki Mateorena.

[+]


2021-12-16 | Ander Perez
Saioa Alkaiza Guallar. Sorkuntzaren gozamenaren bidea
"Heroismoak gehiago konektatzen zuen garai batean, baina niri populista egiten zait"

Batzuen eta besteen zorionak jasota aritu gara Saioa Alkaizarekin Iruñeko Alde Zaharreko kaleetan barna, elkarrizketa hau egiteko momentuan. Besteen harrerak lagundu dio lortu berri duena kokatzen. Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi eta astebetera,... [+]


2021-11-29 | Bertsozale.eus
Saioa Alkaiza da 2021eko Nafarroako txapelduna

Lehen aldiz finalera iritsi eta txapela jantzi du Saioa Alkaizak, Eneko Lazkozekin buruz burukoa jokatu eta gero. Bertsolaritzaren alde ekarpen handia egin duen Estitxu Arozenak jantzi dio txapela irabazleari.


2021-11-15 | Bertsozale.eus
Joanes Illarregik irabazi du Leitzako saioa, eta zehaztu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala

Azken finalaurrekoa irabazita, azaroaren 28an izango den finalerako sailkatzea lortu du herriko bertako bertsolariak. Hain zuzen ere, hauexek izango dira Iruñeko Anaitasunan izango direnak: Eneko Lazkoz, Julio Soto, Joanes Illarregi, Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo, Xabat... [+]


2021-11-08 | Bertsozale.eus
Julio Soto ere sartu da finalera, Berriozarko saioa irabazita

200 lagun elkartu dira Berriozarko Entzunaretoan, txapelketako bigarren finalaurrekoa bertatik bertara jarraitzeko. Sei bertsolari aritu dira kantuan: Josu Sanjurjo, Alazne Untxalo, Patxi Castillo, Mikel Lasarte, Saioa Alkaiza eta Julio Soto. Azken horrek eskuratu du puntu... [+]


2021-10-18 | Bertsozale.eus
Julio Sotok bildu du puntu gehien Donezteben, Nafarroako Bertsolari Txapelketan

Azaroaren 14an Leitzan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu du egungo txapeldunak. Urriaren 16koarekin itxitzat eman da final-laurdenen fasea, eta ondorioz, osatu da finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrendan. 200 entzule inguru bildu dira Doneztebeko... [+]


2021-10-11 | Bertsozale.eus
Nafarroako Bertsolari Txapelketan Eneko Lazkozek eta Joanes Illarregik egin dute aurrera

Tafallako final-laurdenean nagusi izan da Eneko Lazkoz Etxarri Aranazko bertsolaria, eta ondorioz, azaroaren 6an Berriozarren izango den bigarren finalaurrekorako txartela eskuratu du. 150 lagun inguru bildu dira urriaren 9an Tafallako Kultur Etxean, saioa bertatik bertara... [+]


Eguneraketa berriak daude